Euskal Herriko hamabi konpainia izango dira Leioako XII. Umore Azokan
2011-05-09 17:21 KultureaLeioako XII. Umore Azokak jaialdian parte hartuko daben Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin dau Bilbon. Danetara hamabi euskal taldek eskainiko ditue euren lanak, eta horretatik hamar estreinaldiak izango dira. Maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da aurtengo kaleko artisten azokea.
Leioako XII. Umore Azokak jaialdian parte hartuko daben Euskal Herriko konpainien aurkezpena egin dau Bilbon. Danetara hamabi euskal taldek eskainiko ditue euren lanak, eta horretatik hamar estreinaldiak izango dira. Maiatzaren 12tik 15era bitartean egingo da aurtengo kaleko artisten azokea.
Ondoko honeek dira Umore Azokan ikusi ahal izango diran euskal taldeak eta estreinaldiak:
- Anita Maravillas Teatro, Blue Bird.
- Deabru Beltzak, The Wolves.
- Ganso & Cía., Mediopelo.
- Kolectivo Monstrenko, La pared.
- Kukai, Karrikan.
- Latirili Teatro, Plum & Txalapunk.
- Panta Rhei, Monster Show.
- Teatro Gorakada, Jim en la isla del tesoro.
- Trapu zaharra, Vuelta & vuelta.
- Turukutupa, Reziclonk.
Horrezaz gan, Markeliñek Anomalía magnética profesionalentzako showcasea antzeztuko dau. Estreinaldiak ez badira be, kontuan hartzeko modukoak dira Simulacro Teatrok aurkeztuko dauen Paren el mundo eta Mama Crearen Parcela 85.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!