Nontzeberri atariak itxura barria eukiko dau martiaren 16tik aurrera

Bizkaie! 2011-03-11 09:53

Nontzeberri atari kulturalak webgunea barriztauko dau martiaren 16an, eta gunea dinamikoagoa, ikusgarriagoa eta erabilerrazagoa izango dala aurreratu dabe arduradunek.

Nontzeberri atari kulturalak webgunea barriztauko dau martiaren 16an, eta gunea dinamikoagoa, ikusgarriagoa eta erabilerrazagoa izango dala aurreratu dabe arduradunek.

Euskerea eta kulturea dira Nontzeberriren ardatz nagusiak. Atariaren helburuak dira, besteak beste, gunearen buruek azaldu dabenez, euskaldunei kulturaz gozetako bideak, tresna egokiak eskaintzea eta interaktibidadea garatzeko topalekuak sortzea eta ideiak plazaratzeko toki bihurtzea. Horrezaz gan, euskaldunaren eta euskerearen arteko hartu-emonak informazinoaren bidez lotu, estutu eta sendotu eta, diseinu erakargarri baten bitartez, kultureari jagokozan arloak modu dinamikoan, aktiboan eta sortzailean bideratzea eta emotea be bada Nontzeberriren asmoa.

Orain dala hiru urte, 2007an, Nontzeberrik webgunea goitik behera aldatu eban, eta ordutik geldirik egon ez badira be, beste estilo eta jantzi bategaz agertzeko momentua dala erixten deutse.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu