Nazinoarteko kritikeak Oscar Araujoren 'Castlevania' jokoaren soinu bandea saritu dau

Bizkaie! 2011-03-10 17:38   Musikea

Castlevania: Lord of Shadow bideojokoaren musikeak Nazinoarteko Zine eta Musika Kritikari Alkartearen (IFMCA) soinu banda onenari saria jaso barri dau.

Castlevania: Lord of Shadow bideojokoaren musikeak Nazinoarteko Zine eta Musika Kritikari Alkartearen (IFMCA) soinu banda onenari saria jaso dau. Oscar Araujok musikari ezagunak egin dau jokoaren soinu bandea eta Bratislavako Sinfonikeak grabau dau.

Mikel f Krutzaga arduratu da alde teknikoaz, Amezketako Musikart estudioetan. Krutzagak hainbat musikari ezagunegaz egin dau behar: Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin eta Oreka TX, besteak beste. 2004an, Grammy sari bat jaso eban, Kepa Junkeraren K diskoan egindako lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu