Itziar Lazkano Farolin eta Maribel Salas Zarambolas Bilboko 2011ko Aratusteetan

Bizkaie! 2011-02-10 17:42

Martiaren 4tik 8ra bitartean ospatuko diran Bilboko Arasuteen harian, Jai Batzordeak aukeratu ditu dagoeneko Sardinaren baimenagaz, personaia ospetsuenak; aurten Farolin eta Zarambolas bi emakume izango dira: Itziar Lazkano, Farolin izango da eta Maribel Salas, Zarambolas.

Martiaren 4tik 8ra bitartean ospatuko diran Bilboko Arasuteen harian, Jai Batzordeak aukeratu ditu dagoeneko Sardinaren baimenagaz, personaia ospetsuenak; aurten Farolin eta Zarambolas bi emakume izango dira: Itziar Lazkano, Farolin izango da eta Maribel Salas, Zarambolas.

Itziar Lazkano Portugaleten jaiotako antzezle ospetsua dogu. Antzerkian ibili da gehienbat, antzezlan ugari jorratu ditu eta irakasle lana be egin izan dau. Aktore onenari emoten jakon Rosa Agirre saria Ercilla eta Jokularia (Euskal Aktoreen Batasuna) sariak jaso ditu. Telebista serie askotan parte hartu dau baina ospea ETB2ko Vaya Semanita programeagaz heldu jakon. Marujas asesinas, La voz de su amo, Visionarios edo Locos por el sexo lako filmeetan be ikusi dogu.

Maribel Salas be antzezlea da, Barakaldon jaioa, eta ezaguna da telebistan egin dauen lanagaitik. Qué vida más triste, Euskolegas, Lex edo Vaya Semanita programa eta serietan ibili izan da. Pagafantas eta La buena nueva filmetan be ikusi ahal izan dogu.

Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu dauen bilbotarra da – ez dau zertan Bilbon jaiotakoa izan behar, bilbotarrok nahi dogun lekuan jaioteko ahalmena daukagulako-. Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen dauen personaia da. Zarambolas, barriz, gibel-handi bat da, Bilboko herritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez deutsona. Ondo bizitea gustetan jakona, Carpe Diem-ek laburbiltzen dau bere bizi-lema.

1984ko Aratusteetan ezarri zan lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketea Bilbon, Inauteri tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zan urteroko personaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure uribilduan gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hausi eta umore kutsua ezarriz, herritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agirian ixteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu