Barakaldoko Txistularien Bandeak boleroaren bertsino barria ezagutzera emongo dau Euskalduna Jauregian

Bizkaie! 2011-01-12 10:51   Musikea

Oraingo honetan, bilbotarrei Maurice Ravel-en Bolero ezaguna euskal musika tradizionaleko musika-tresna honeekaz interpretauta zelan entzuten dan erakutsiko deutse Barakaldoko Udal Txistularien Bandeak. Zitea gaur, eguaztena, urtarrilak 12 da, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan, doban.

Bilboko Udal Txistularien Bandako kontzertu zikloa martxan jarri da urte barriagaz eta proposamen interesgarriakaz. Oraingo honetan, bilbotarrei Maurice Ravel-en Bolero ezaguna euskal musika tradizionaleko musika-tresna honeekaz interpretauta zelan entzuten dan erakutsiko deutse Barakaldoko Udal Txistularien Bandeak. Zitea gaur, eguaztena, urtarrilak 12 da, 20:00etan, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan, doban.

Barakaldoko Udal Txistularien Bandearen ibilbidea luzea da, mende bat baino gehiago pasau baita bere sorreratik. Denporeagaz, egituratzen joan da, 2007an finkatu zan arte: lehenengo txistua, bigarren txistua, silbotea eta atabala. Taldea, Fernando Aurrekoetxea (zuzendaria), Angel Carlos Rojo, Jaime Martínez eta Jorge Ignacio Perez musikariek osotzen dabe. Kontzertuan, Asier Sierra, Mikel Carbajo eta María Asuncion Valdes musikariek be parte hartuko dabe.

Bilboko ekimen horretarako, Ravelen Bolero obreagaz batera, errepertorio honetan euskal musika tradizionaleko musikari ospetsuak aukeratu ditu. Beste batzuen artean, Jesús Guridi (Alborada en cuatro tiempos), Pablo Sorozabal (Dos danzas), Tomás Garbizu (Baztan) edo Rodrigo Alfredo de Santiago barakaldarra (Galindo zortzikoa eta Sonata nº6). Programea Charles Johnson-en Dill pickles obreagaz osotzen da.

Bilboko Udal Txistularien Bandearen hurrengo kontzertua urtarrilaren 26an izango da, formatu eta errepertorio tradizionalagaz. BilbaoMusikak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoak, honezkero hiru disko kaleratu ditu: 2004an Bilbaoko Udal Txistulari banda; 2006an Harizko Txistua, Alos Quartet harizko laukotearen kolaborazinoagaz; eta Hala Ere 2007an, txistu eta eskusoinuaren arteko buztarketeagaz. Ganera, Garikoitz Mendizabal zuzendariak hainbat disko grabau ditu bakarka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu