'Denbora Vs Kantuak ' diskoa argitaratu dau Keu Agirretxeak

Bizkaie! 2010-11-30 13:20   Musikea

Keu letra larriz idatzitako gitarra-jotzailea da, baina horrezaz ganera, pop-aren melodia borobilak honezkero berezkoak ditu eta ahotsagaz lanketa sakona egin dau. Ez da harritzekoa, beraz, kanta txiki-handi ederrak sortu izana.

Keu letra larriz idatzitako gitarra-jotzailea da, baina horrezaz ganera, pop-aren melodia borobilak honezkero berezkoak ditu eta ahotsagaz lanketa sakona egin dau. Ez da harritzekoa, beraz, kanta txiki-handi ederrak sortu izana. Gehiago esatearren, hurreleko melodia horreetako batzuk folk eta jazzaren arteko etxe-giro gozoan egokitu ditu. Baina badira, pop-rock soinuan eta baita Rio Grandeko mugaldean zein Mississipi ertzeko arrainak atrapetan idatzitakoak be. Denbora VS. Kantuak izenburupean, soinu horreek disko eta DVD batean aurkeztu barri ditu bizkaitarrak.

CDan formato akustikoan grabautako hamar kanta barri dagoz Denbora VS. Kantuak lanean, baju, perkusino intimista eta tarteka haize instrumentuak be bidelagun dituala. Eta horreen berbatan istorio normalak, egunerokotasunetako gogoetatik ataratakoak, hurrekoak. Horretan, Mikel Etxaburuk, Aitor Goenagak eta Kirmen Uribek lagundu dabe kanta batzuetan.

DVDari jagokonez, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskainitako kontzertu akustikoa jaso dau, soinu eta irudiakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu