Akira Kurosawa protagonista AlhondigaBilbaon
2010-11-16 17:53 KultureaAlhóndigaBilbaoren eskutik, Samuraiaren begirada: Akira Kurosawaren marrazkiak erakusketan, lehenengo aldiz, bere storyboardak ikusi ahal izango dira, berak egindako pelikulen zatien proiekzinoagaz batera. Era berean, haren zinematografiako 25 kartelak ikusi ahal izango dira.
Ehun urte baino gehiago joan dira Akira Kurosawa zinearen maisu japoniarrak samurai jatorriko familia batean argia ikusi ebanetik; kode etiko eta ohorezko kode zorrotza eukan gerlari familia zan, diziplina zentzu handia eta kultura tradizionala ondo ezagutzen eben, eta, Kurosawak, txiki-txikitatik, literaturea, pinturea eta zinemagazko zaletasunagaz lotu zituan horreek.
Zuzendari bikain honen begiradeak eragin eta ñabardura aberastasun hori aldatzen jakin izan eban, zinemagintza unibersalaren historian ezinbestekoak bihurtu diran filmetan. Edozelan be, zine zuzendari baino lehen, Akira Kurosawak pintore izan nahi eban. AlhóndigaBilbaok samurai moderno honen begiradea erakusten dau, erakusketa parebakoaren bitartez. Bertan, Japoniako zinemagintzearen enperadorearen fotogramen edertasunaren atzean ezkutatzen dan sormen-prozesua ikusi ahal izango da.
Samuraiaren begirada: Akira Kurosawaren marrazkiak erakusketan, lehenengo aldiz, bere storyboardak ikusi ahal izango dira, berak egindako pelikulen zatien proiekzinoagaz batera. Era berean, haren zinematografiako 25 kartelak ikusi ahal izango dira.
Ekitaldiz beteriko egitaraua
Zemendiaren 17an izango dan mahai-inguru batean aztergai izango dabe Kurosawa pertsonaia. Bertan, zine japoniarraren aditu batzuk bere zinemaren gaurkotasunari buruz eztabaidatuko dabe. Abenduaren 2an, Isabel Coixet zuzendariak maisu handi honen filmografia izango dau berbagai.
Beste alde batetik, umeentzako beren-beregi atondutako kultura japoniarrari buruzko ikastaroa be izango da. Asuka Kabota musikariaren eskutik, Japoniako abestiak, besteak beste, ikasiko ditue umeek. Gainera, manga eta egungo animeren zaleek Laura Montero Platak eskainitako tailer batean parte hartu ahal izango dabe. Bertan Asiako zinea aztertuko dabe.
Abenduaren 18tik urtarrilaren 30a bitartean, Akira Kurosawaren filmografia birpasauko dauen zine ziklo bat hartuko dabe AlhóndigaBilbaoko Golem Zinema-Aretoek. Ganera, Asiako zinemagaz erlazionautako beste filme batzuk be proiektauko ditue, besteak beste, Hayao Miyazakiren Porco Rosso eta Jim Jarmuschek zuzendutako Ghost dog, samuraiaren bidea.
Kontuak kontu, Japoniako zinemaren Enperadorearen jaiotzearen mendeurrena ospatzen dogu aurten eta honen harira datoz ekitaldi horreek guztiak.
Erakustarako eta filmeen emonaldietarako sarrerak 2 eta 4 euro bitartean dagoz salgai (merkeago hó txartelagaz); manga eta egungo animearen tailerrak 30 euroko kostua izango dau (25 euro hó txartelagaz).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!