Georges Rouault artistearen atzera-begirako berezia dago ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan
2010-11-16 13:40 Kulturea2010eko zemendiaren 15etik 2011ko zezeilaren 13ra bitartean, Bilboko Arte Eder Museoan, Georges Rouault. Sakratua eta profanoa erakusketeak ehun lan baino gehiago erakutsiko ditu –olioak, grabatuak, eta, baita, bere beirateetako bat–, XX. mendeko artista garrantzitsuenetako bat deskubriduteko.
2010eko zemendiaren 15etik 2011ko zezeilaren 13ra bitartean, Bilboko Arte Eder Museoan, Georges Rouault. Sakratua eta profanoa erakusketeak ehun lan baino gehiago erakutsiko ditu —olioak, grabatuak, eta, baita, bere beirateetako bat—, XX. mendeko artista garrantzitsuenetako bat deskubriduteko. Artistearen lan garrantzitsuenak aurkeztuko diran arren, besteak beste, Parade (c. 1907-1910), L’apprenti-ouvrier (1925), Veronique (1945) edo Miserere grabatu-saila (Museoak sail honen 4 estanpa ditu), ez da ohiko atzera begirakoa. Erakusketearen originaltasuna hementxe dago: Rouaulten tailerreko —artistak oso gitxitan emon eban baimena bertara sartzeko— lan ezezagun eta amaitu bako ugari aurkeztuko dira, Marthe Rouault alargunak 1963an Estadu frantsesari dohaintzan emondakoak.
Aukeraketa zabal hau aurkeztuta —Centre Georges Pompidou zentroko kontserbatzailea dan Angela Lampe izango da komisarioa—, erakusketeak aukera emongo dau artistearen lanean barruratzeko eta bizi izan eban eboluzinoaren jarraipena egiteko; izan be, materia piktoriko arinagaz eta ikutu kromatiko urdinxkeagaz egindako lehenengo lanetatik hasi, eta kolore beroagoa eta materia trinkoagoa daben azken lanetarainoko bilakaerea ikusi ahal izango dogu.
Ganera, gai sakraduen eta profanoen arteko nahasketa estuak Rouaultek giza izaereagazko eukan interes handia erakutsiko dau, espresionismo espiritualaren antzeko zeozegaz, pasa dan mendeko lan piktoriko originalenetakoa sortu eban eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!