UPV/EHUk eta Bizkaiko Aldundiak kultura zientifikoa sustatuko dabe euskal gizartean katedra barri bategaz
2010-11-15 13:46Katedreak euskal uritarren artean kultura zientifikoa eta teknologikoa zabalduko dau. Hain zuzen be, gaur egun gertatzen ari diran bilakaera zientifiko eta teknologikoak zabalduko ditu eta zientziaren berezko balioa igorriko dau, bai gure garaiko adierazpen kultural legez, bai gizarte ongizate eta kohesinorako iturri legez.

UPV/EHUko erretore Iñaki Goirizelaiak Bizkaiko ahaldun nagusi José Luis Bilbaok erakunde biek sustatzen daben Kultura Zientifikoko Katedrea aurkeztu dabe. Juan Ignacio Pérez Iglesias katedraduna izango da katedrearen koordinatzailea. Katedreak euskal uritarren artean kultura zientifikoa eta teknologikoa zabalduko dau. Hain zuzen be, gaur egun gertatzen ari diran bilakaera zientifiko eta teknologikoak zabalduko ditu eta zientziaren berezko balioa igorriko dau, bai gure garaiko adierazpen kultural legez, bai gizarte ongizate eta kohesinorako iturri legez. Laburbilduz, uritarrek zientzia eta teknologia eta beraien erabilerak eta produktuak balioesten eta zientzia eta teknologiaren baloreak bereganatzen ahaleginduko da.
Horrezaz ganera, eta aitatutako zerbitzuen helburura, katedreak zientziari, teknologiari eta kultura zientifiko eta teknologikoari buruzko ikerketak egingo ditu. Holan, egungo mendebaldeko gizarteetan eta batez be euskal gizartean bizi dogun zientziaren krisia ulertzen ahaleginduko dira. Europarren % 30 interesauta dago aurkikuntza zientifiko eta garapen teknologikoez (Eurobarometro 2010), baina Euskal Autonomia Erkidegoko uritarrei gehien interesetan jakezan gaiak aukeratzeko esaten bajake, % 8k baino ez ditu aitatzen zientzia eta teknologia lehenengo hiru gaien artean (Elhuyar Fundazinoaren Kultura Zientifikoaren Laborategiak Eusko Jaurlaritzearen Prospekzino Soziologikoen Kabinetearen alkarlanean egindako Zientzia eta teknologiaren gizarte pertzepzioaren inkesta-ren datuak).
Kultura Zientifikoaren Katedreak ikerketak egingo ditu garapen zientifiko eta teknologikoak gizartean dituan ondorioen ganean, unibersidadeko eta unibersidadez kanpoko erakunde batzukaz alkarlanean.
Katedrearen beste aktibidade batzuk
Katedreak aurreikusitako irakaslanak unibersidadeko fakultade eta eskolen eta batxilergoko ikastetxeen alkarlanetan jarriko dabe atentzinoa. Unibersidade ikastegietan egintza zientifikoa bere osotasunean ulertzen lagunduko daben aktibidade osogarriak eskainiko ditu eta batxilergoko ikastetxeetan gazteen kultura zientifikoa zabaltzen lagunduko daben ekitaldiak programauko ditu. Uda ikastaroen barruan aktibidadeak be antolatu ahal izango ditu.
Bestalde, hedakuntza aktibidadeak izango dira publiko zabalari zuzenduak eta, beraz, inportanteenak. Besteak beste, jardunaldiak, berbaldiak, mahai-inguruak, eta kultura zientifikoari buruzko beste ekitaldi batzuk antolatuko dira.
Ganera, bere arloko beste unibersidade katedra batzukaz eta ezagutza zientifiko eta teknologikoa gizartean zabaltzen daben beste erakunde eta instituzinoakaz alkarlanean ibiliko da eta Interneten atari bat jarriko dabe martxan, zientzia eta teknologia jentarteratzeko eduki bereziakaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!