Berri Txarrak taldearen bilduma diskoko kantu zerrendea erabagita dago

Bizkaie! 2010-11-11 12:01   Musikea

Berri Txarrak taldeak diskorako aukeratu dauen izenburua honakoa da: Denak ez du balio - SINGLES 1997-2007.

Aitatu lana CD+ DVD euskarrian kaleratuko da zemendiaren hirugarren astean.

Berri Txarrak taldearen kanturik onenak aukeratzeko zabaldutako botazino aldia amaitu eta Gor diskoetxeak emoitzak jakinarazo ditu. Joandako abuztutik urrira bitartean, Gor diskoetxeagaz grabau eta editauko dan taldearen bilduma lanerako 400 zerrenda proposamen inguru jaso ditue botazinoetan honezkero bildumea osotuko daben kanturik onenen behin betiko zerrendea da honakoa:

-OIHU
-DENAK EZ DU BALIO
-OREKA
-ISILTZEN BA NAIZ
-LIBRE C
-BISAI BERRIAK
-EZ DUT NAHI
-BUELTATZEN
-MIN HAU
-KANTA GOIBELAK
-JAIO.MUSIKA.HIL
-EZ
-NORTASUNA ERAIKITZEN
-STEREO
-ZERTARAKO AMESTU
-IZENA,IZANA,EZINA
-SOLS EL POBLE SALVA AL POBLE
-BIZIRAUN
-BIZITZAREN ITURRIA
-IKASTEN
-ALPALDIAN UTZITAKO ZELDA
-BETIKO LELOAREN BETIKO LELOA (Zuzenean)

Azkenean taldeak diskorako aukeratu dauen izenburua honakoa da: Denak ez du balio - SINGLES 1997-2007.

Aitatu lana CD+ DVD euskarrian kaleratuko da zemendiaren hirugarren astean. Liburuxkan kantu bakoitxari buruzko gogoetak irakurri ahal izango dira, euskeraz, gazteleraz zein ingelesez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu