Ziberkazetaritza eta Web 2.0 II. Nazinoarteko Kongresua hasi da Bilbon

Bizkaie! 2010-11-10 10:50
Zemendiak 10-13 bitartean egingo da

Kongresu honetan Internetek izan dauen eboluzinoa aztertuko da, orain Sareak erabiltzaileari eskaintzen deutsozan aukerakaz, komunikabideen kontsumitzailea izatetik sortzailea izatera pasau baita. Horrek izugarrizko ondorioak ekarri ditu komunikabide tradizionalentzat eta jardunaldiotan aztertuko dira aldaketa horreek. Zemendiaren 10etik 13ra egingo da.

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Liburutegi Nagusiko Berbaldi Aretoan Ziberkazetaritza eta Web 2.0 II. Nazinoarteko Kongresuari hasierea emon jako.

Hacia la construcción de nuevos modelos de comunicación izenburuagaz, Kongresu honetan Internetek izan dauen eboluzinoa aztertuko da, orain Sareak erabiltzaileari eskaintzen deutsozan aukerakaz, komunikabideen kontsumitzailea izatetik sortzailea izatera pasau baita. Horrek izugarrizko ondorioak ekarri ditu komunikabide tradizionalentzat eta jardunaldiotan aztertuko dira aldaketa horreek.

Kongresua zemendiaren 10tik 13ra izango da eta egitaraua hemen topauko dozue: http://ciberpebi.wordpress.com/programa/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu