'Poltsiko musikak' programeak zenbait joera barri hurreratu gura ditu ikus-entzuleakana

Bizkaie! 2010-10-21 15:33   Musikea
Ekimena urriak 22-23 eat 29-30 egingo da Bilbon

Barrikuntza legez, aurtengo edizinoan, gitarrearen inguruan sortzen diran musika guztiei eskainitako 'Mila Musika Haria' zikloa, José María Moleroren kontzertu didaktikoagaz, eta gitarra ikasleei eta musikariei zuzendutako musika tresna horretarako erritmo eta armonia brasildar tailerra antolatu dira.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bultzatutako 'Poltsiko musikak' programeak zenbait joera barri hurreratu gura ditu ikus-entzuleakana, bertako taldeek eskainitako formatu txikiko kontzertuetan. Horren harian, sarrera librea izango daben bost emonaldi eskainiko dira, urrian, Abandoko barrutian.

Barrikuntza legez, aurtengo edizinoan, gitarrearen inguruan sortzen diran musika guztiei eskainitako 'Mila Musika Haria' zikloa, José María Moleroren kontzertu didaktikoagaz, eta gitarra ikasleei eta musikariei zuzendutako musika tresna horretarako erritmo eta armonia brasildar tailerra antolatu dira. Gitarreagaz egingo diran topaketa horreek bihar, urriak 22, inauguratuko dira, Brasileko musika erakustaldia eskainiko dauen Ricardo Urrutia Dúoagaz.

Brasileko, Kubako eta Argentinako tradizinoetako musikea eta jazza aztertu dituan musikari, konposatzaile eta moldatzaile hori izango da zapatuan, urriak 23, Barrainkuako Udaltegian, gitarra ikasleei eta musikariei zuzendutako gitarrarako erritmo eta armonia brasildar tailerra emongo dauena.

Urriaren 29 protagonista José María Molero, flamenkoaren barruko eztabaidaezinezko erreferentea, izango da. Flamenkoaren profesionalen inguruan izen handia dauen musikariak kontzertu didaktikoa eskainiko dau, unibertso flamenkoan eta klasikoan gitarraren une eta estilo garrantzitsuenak erakutsiko dituen adibidez horniduta.

'Poltsiko musikak' seigarren edizinoa zapatuan, urriaren 30ean, amaituko da, El Carmen aretoan, arratsaldeko 20:30ean eskainiko den saio berezian. Saio horretan, beste erritmo batzuen artean, jazzetik, flamenkotik eta Karibeko musikatik datozan sei gitarra jotzailek parte hartuko dabe. Musikari horreek guztiak 'Mila musika haria Ensamble' taldean alkartu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu