Jesus Mari Lazkanoren 'Arkitekturatik naturara' erakusketea Bilbon ikusgai

Bizkaie! 2010-10-05 13:02   Kulturea

Bilboko Arte Eder Museoan bart inaugurau eta datorren urteko urtarrilaren 11ra arte ikusgai egongo dan erakusketeak Lazkanoren ibilbidea batzen dau, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai.

Bilboko Arte Eder Museoan bart inaugurau eta datorren urteko urtarrilaren 11ra arte ikusgai egongo dan erakusketeak Lazkanoren ibilbidea batzen dau, eta, horretarako, neurri ertain eta handiko 82 koadro inguru eta marrazkien aukeraketa bat egongo dira ikusgai, danak esparru desbardinetan artikulatuak: arkitektureagazko eta uriagazko interesetik hasi –Erroma inperialaren arrastoei buruzko errepresentazinoak, New Yorkeko sky-line ezagunaren irudiak, Mies van der Rohe edo Frank Lloyd Wrighten eraikin enblematikoak– eta imajinazinozko paisaje urrunen agerpenetaraino, beti be natureak protagonismo handia hartzen dauelarik. Gainera, erakusketa honetarako beren-beregi pintautako lan multzo argitarabako bat aurkeztuko da, hain zuzen be, Bilboko Arte Eder Museoa eta bertako espazioak dira lan horreen gai nagusia.

'Arkitekturatik naturara' erakusketeari laguntzeko, irudiz hornidutako katalogoa argitaratu da. Edward Lucie-Smith britainiar arteko kritikari eta historialariak idatzi dau testu nagusia, eta margolariak berak bere lanen inguruko iruzkinak egin ditu. Lazkanok egin dau erakusketako komisario lana, hau da, artisteak berak hautatu ditu lanak eta horreek erakusteko lerroak.

Jesus Mari Lazkanok (Bergara, Gipuzkoa, 1960) Bilboko Arte Ederretako Fakultatean ikasi eban –orain, irakaslea da bertan–, eta laurogeiko hamarkadearen hasieran ekin eutson bere karrera artistikoari. Teknikeari jagokonez, modu geldo eta zehatzean pintetan dau, errealidade ia fotografikoa bilatzen dauen birtuosismoagaz. Oinarri hiperrealistako bere errepresentazinoek erromantizismoaren tradizioa eta espiritu surrealista gogorarazoten ditue, eta, aldi berean, agirian ixten dabe margolariak zelako sentsibilidadea dauen arkitekturearen eta paisajearen balio plastikoakazko; izan be, errepresentazinoaren eta errealidadearen arteko jolas kontzeptual gozoa proposatzen dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu