Martín Berasategui, Modesto Lomba, Edurne Pasaban eta Miguel de la Quadra-Salcedo ‘Euskadiko enbaxadore’ izango dira

Bizkaie! 2010-10-04 17:47

Euskadigozaezazu webguneari esker, edozein personak, munduko edozein tokitatik, Euskadin izandako esperientziak, ataratako argazki eta bideoak eta abar konpartidu leikez. Azken batean, edozein sentidu daiteke 'Euskadiko enbaxadore'.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordea Pilar Zorrillak 'Euskadiko enbaxadoreak' kanpaina barria aurkeztu dau gaur, Turismoko zuzendari Isabel Muelagaz eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Ana Izaguirregaz batera.

Euskaditik kanpo bizi diran euskaldunak betidanik izan dira Euskadiko enbaxadore bikainak. Harrerako lur barrira erraz moldatzen dira persona horreek, baina atzean itxitako lurragaz maiteminduta jarraitzen dabe. Bestetik, gurera etorri diranen artean be hainbat enbaxadore bikain izan doguz, beren jatorrizko herrialdeetan ezin hobeto berba egin dabelako gure gastronomia bikainari buruz, gure kultura eta tradizino bereziei buruz, gure izaerari buruz eta abar.

Horixe da, hain zuzen be, garagarrilean abiatutako 'Euskadiko enbaxadoreak' kanpaina barriaren ardatza: parte-hartzean oinarritutako kanpaina izan nahi dau, Euskadi maite daben guztientzat edegia, nongoak diran edo autonomia-erkidegoan bizi diran edo ez kontuan hartu barik.

Eusko Jaurlaritzaren ekimen barria teknologia barriei lotuta dator, eta horixe da, hain zuzen be, ekimenaren barritasun nagusia. Euskadigozaezazu webguneari esker, edozein personak, munduko edozein tokitatik, Euskadin izandako esperientziak, ataratako argazki eta bideoak eta abar konpartidu leikez. Azken batean, edozein sentidu daiteke 'Euskadiko enbaxadore'.

Ariketa esperimentala eta barria da, edukiak enbaxadoreen esku jarten dituana, kanpainearen benetako protagonistak diran neurrian.

Hasteko, kanpainea persona guztiakanaz zabaldu zan garagarriletik aurrera, Euskadiko 1.800 lagunek baino gehiagok 'enbaxadorearen' titulua lortu dabe. Gainera, 100.000 personak baino gehiagok bisitau dabe webgunea.


Enbaxadore ezagunak

Oraingo honetan, pertsona ezezagunez gan, nazinoartean ospe handia daben beste hainbatek be parte hartu nahi izan dabe kanpainan, modu guztiz altruistan gainera. Martín Berasateguik, Modesto Lombak, Edurne Pasabanek eta Miguel de la Quadra-Salcedok bat egin dabe ekimenagaz, orain artean. Bakotxak bere esperientzia eta oroitzapenen barri emon dau, eta bere toki gogokoenak erakutsi deuskuz, eta hori guztia jasota geratu da webgunean. Laster, kulturearen, kirolaren edo gastronomiaren munduko beste hainbat arpegi ezagunek bat egingo dabe ekimenagaz.

Interneteko webguneaz gan, Facebooken be beste topagune bat sortu da, hain zuzen be 'Ni be Euskadiko enbaxadorea naz' taldea.

Euskadiko 'enbaxadoreak' beste hainbat euskarritan be egongo dira ikusgai, besteak beste, Madrilgo, Bartzelonako eta Bilboko eraikinetako fatxadetako olanetan, Madrilgo, Bartzelonako eta Valentziako metroetan, Donostiako Gasteizko, Burgosko, Leongo, Alacanteko, Iruñeko, Logroñoko, Salamancako eta Zaragozako markesinetan, prentsa nazionalaren zenbait komunikabidetan eta Interneteko beste euskarri batzuetan.

Datozen egunetan beste zenbait ekintza antolatuko dira Euskadiko turismoa sustatzeko, kanpainearen osogarri. Horren haritik, Jaurlaritzeak Europako zenbait uritan, Londresen edo Milanen adibidez, beste zenbait ekintza antolatuko ditu Euskadiko baliabide turistikoak ezagutzera emoteko.


Euskadiko turismoaren urterik onena

'Euskadiko enbaxadoreak' kanpainea Euskadiko turismoaren urterik onenean antolatu da. Eustat Euskal Institutuak erregistrautako azken datuen arabera, 2010eko abuztua izan da Euskadin inoiz turista gehien (266.000) sartu diran hilebetea. Danetara, urtarriletik milioi eta erdi personak bisitau dabe EAE.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu