Eguzki Sukaldearen VI. Eguna gaur Bilbon

Bizkaie! 2010-10-01 10:45

Euskal Herriko Mugarik Bako Injinerutzak antolatuta, Eguzki Sukaldearen VI. Eguna ospatuko da gaur, hilak 1, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan. Egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da; alkarteko boluntarioek eguzki sukalde mota desbardinak kaleratuko ditue eta, eguzkiak nahi badau, honeen erabilerearen erakusketea egingo da.

Seigarren urtez jarraian, Euskal Herriko Mugarik Bako Injinerutza erakundeak eguzki energiagaz janaria prepareteak izan leikezan onurak erakusteko ekitaldia antolatu dau Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan, Eguzki Sukaldearen Egunean. Ekitaldiak Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Ikasleen Kontseiluaren eta Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoaren babesa dauka.

Antolatzaileek azaldu dabenez, elektrizidadea edota ur beroa lortzeko baliogarria izateaz gan, eguzki-energiak oinarrizko beste beharrizan asko asetu leikez; oinarrizko eta beharrezkoa dan janaria preparetea, esaterako, eguzkiaren laguntzinoagaz lor daiteke. Eguzki sukaldeak, hegoaldeko hemisferioko herrialde askotako biztanleen bizi-baldintzak hobetzen ari dira eta ipar hemisferioko herrialdeetan ingurumena jagoteko tresna bihurtu daitekez.

Euskal gizartea eguzki-energia beste zeregin batzuetarako erabilten ohituta dago, eta janaria eguzkiagaz preparetea ekintza xumea edota garrantzirik bakoa dala pentsau daiteke. Halan da be, eguzki sukaldeen erabilerea bultzatzeko arrazoiak ugariak dira: CO2 isuririk barik janaria preparetako modu erraz, praktiko eta merkea izateaz gan, eguzki sukaldeek herrialde askotan emakume eta umeek egunero egur bila hamaika kilometro egitea ebitetan dabe, deforestazinoa geldiarazoten laguntzen dabe eta egurra kiskaltzean sortzen dan kearen ondorioz arnasbidetan agertzen diran gaixotasunak ezabatzen ditu.

Kontuak kontu, Euskal Herriko Mugarik Bako Injinerutzak antolatuta, Eguzki Sukaldearen VI. Eguna ospatuko da gaur, hilak 1, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan. Egitaraua goizeko 10:00etan hasiko da; alkarteko boluntarioek eguzki sukalde mota desbardinak kaleratuko ditue eta, eguzkiak nahi badau, honeen erabilerearen erakusketea egingo da.


Egitaraua

- Eguzki sukaldeei buruzko 'Eguzki sukaldaritza' erakusketea 8 informazino panelez osotua, erakusketeak janaria preparetako erregaiak lortzeko mundu mailan dagoan arazoa azaltzen dau, arazoari aurre egiteko baliabide moduan eguzki sukaldeek eskaintzen dituen aukerak aitatzen dira eta eguzki sukalde mota bakotxa deskribiduten da.
Ordua: 10:00-17:30
Tokia: Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko von Siemens Plaza (Urkixo zumardia z/g, San Mames ondoan).

- 'De la leña al Sol: 'Introducción a la cocina solar' berbaldia Iván Mesonero, MGIko bolondresak emona. Eguzki sukaldeen bilakaereari buruz berba egingo dau eta sukaldeen erabilereak Iparrean zein Hegoan ekar leikezan onura sozial eta ingurumenekoak azpimarratuko ditu.
Ordua: 14:45-15:30
Tokia: Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko P1G1 gelan.

- Eguzki labeen eregite tailerra. Eguzki labe ekonomiko bat egingo da material eskuragarriak erabiliz. Edozeinek parte hartu leike eskuz eginiko eguzki labe bat egiteko interesa badau.
Ordua: 16:00-17:30
Tokia: Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko von Siemens Plaza.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu