'Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada’, hó PLAY bideo-jokoen nazinoarteko lehiaketako euskal bideo-jokorik onenaren saria

Bizkaie! 2010-09-25 02:00

Lehiaketara 48 joko aurkeztu dira danetara, eta, horreetatik 23 finalista aukeratu zituen. Irabazlea, barriz, Lanekintza Saria Euskadin egindako bideo-jokorik onenari: 'Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada’, Bilboko Delirium Studios-ena.

Gaur banatu dira hó PLAY bideo-jokoen nazinoarteko lehiaketako sariak. Ekimen hau hó PLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko I. Jaialdiaren barruan dago; jaialdiak, AlhóndigaBilbaok antolatuta irailaren 9tik 25era, bideo-joko original, sortzaile eta barritzaileenak eta, aldi berean, jolas eta heziketa izaera daukienak saritzen ditu. 5.000 persona baino gehiago egon dira hó Play-n.

Lehiaketara 48 joko aurkeztu dira danetara, eta, horreetatik 23 finalista aukeratu zituen.


Irabazleak honakoak izan dira:

- Lanekintza Saria Euskadin egindako bideo-jokorik onenari: 'Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada’, Bilboko Delirium Studios-ena.
- Ikusleen Euskaltel Saria: 'iBasket', Bilboko Ideateca-rena (Sari hau hó play jaialdira joandako ikusleek aukeratu dabe, izan be, lehiaketara aurkeztutako jokoak baloretako aukerea izan dabe).
- BBK Saria ideia onenari: 'Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada’, Bilboko Delirium Studios-ena.
- BBK Saria diseinu sortzaile onenari: 'The Path', Genteko (Belgika) Tale of Tales-ena.
- BBK Saria soinu onenari. 'The Path', Genteko (Belgika) Tale of Tales-ena.
- Euskaltel Saria jostagarritasun onenari: 'MotorHEAT', Sieroko (Asturias) MilkStone Studios-ena.

Epaimahaia bideo-jokoen sektoreko profesional ospetsuz egon da osotuta: sortzaileak, banatzaileak, editoreak eta jokalariak.


Ikerketa Artistiko XBox 360 Bekearen irabazleak honek izan dira:

* Aizpea Lasa, lehenengoa
* Erik Morros Paja, bigarrena
* Alain Astola, hirugarrena

Bekeak hiru diru kopuruak eskaintzen zituan: 1500, 1000 eta 500 €

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu