Edurne Pasaban eta Alberto Iñurrategi Eusko Jaurlaritzak antolatutako Ekintzailetzaren Lehen Foro Nazionalean

Bizkaie! 2010-09-20 15:33

'Emprende 2010' foroaren helburu nagusia ekintzailetza-topagune bat sortzea da, jarduera ekintzailea bultzatzearen aldeko erreferentzia eta eredua izateko.

Eusko Jaurlaritzak, Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko SPRI sozietate publikoaren bitartez antolatua, 'Emprende 2010' foroaren helburu nagusia ekintzailetza-topagune bat sortzea da, jarduera ekintzailea bultzatzearen aldeko erreferentzia eta eredua izateko. Laguntzeko eskaintza publikoa eta pribatua batu egingo dira 'ekintzailetzaren leihatila bakarra' bihurtu dan ekimen aitzindari horretan.

Ekintzaileari laguntzeko lehenengo foro nazionala urriaren 18an eta 19an egingo da BEC Bilbao Exhibition Center zentroan.

'Emprende 2010' foroaren helburu nagusia ekintzailetzarako topagune nazionala sortzea da, jarduera ekintzailea bultzatzearen aldeko erreferentzia eta eredua izango dana. Esangura horretan, ekintzailetzaren leihatila bakarra izango da. Laguntzeko eskaintza publikoa eta pribatua batuko dira bertan, baita ingurune ekintzailearen aldeko konpromisoa hartu daben kolektiboak be eta enpresa bihur daitekezan ideien sustatzaileak, azken ikasturteko ikasleak, autonomoak eta enpresa bat sortzeko asmoa daben enpresa-profesionalak. Foroak iraungo dauen bi egunetan bertaratuko diranei erantzun egokia emongo jake euren zalantza eta kezkak argitzeko, eta gainera lehen eskutik ezagutuko ditue ekintzaile eta sustatzaileen esperientziak. Edurne Pasabenek eta Alberto Iñurrategik


Parte hartzeko guneak

'Emprende 2010' foroak zenbait topagune eskainiko ditu harreman profesional zein pertsonalak errazteko: sustatzaileek euren proiektua saltzeko aukerea izango dabe 'Speakers Lunch' eta 'Posters' guneetan; 'Networking', barriz, merkataritzako gaitasun eta trebetasunen garapena berbagai hartzeko gunea izango da, eta 'First Tuesday', agente, inbertitzaile eta ekintzaileen topagune alternatiboa.

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako ekimen hau aitzindaria da, eta lehen aldiz batuko ditu Euskadin ekintzailetzagaz zerikusia daben agente guztiak. Autonomia-erkidego guztietako garapen-agentzietako ordezkariek parte hartuko dabe foroak iraungo dauen bi egunetan, izan be, danak bat datoz kultura ekintzailea indartzeko helburuagaz, aberastasuna sortzeko funtsezkoa dan neurrian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu