Getxoko Eskulangintza Azokeak 50.000 ikusle inguru erakarri ditu aurten

Bizkaie! 2010-06-01 13:07

Asteburuan Getxon izandako 27. Eskulangintza Azokeak 50.000 bisitari batu zituan, igazko emoitzen antzera. Hiru egunez, Areetako Geltokia plaza jentez beteta egon da, eta Ibaiondo kaleko gastronomia sailak arrakasta handia izan dau, antolatzaileen esanetan.

Asteburuan Getxon izandako 27. Eskulangintza Azokeak 50.000 bisitari batu zituan, igazko emoitzen antzera. Hiru egunez, Areetako Geltokia plaza jentez beteta egon da, eta Ibaiondo kaleko gastronomia sailak arrakasta handia izan dau, antolatzaileen esanetan.

Barikuan, maiatzak 28, azokeak jente ugari ekarri eban Getxora lehenengo ordutik. Danetara, 83 salmenta-postu egon dira eta bisitariek 22 espezialidadeko artikuluak ikusteko eta erosteko aukerea izan eben. Zapatuan eta domekan publikoak bete egin eban plazea, aurten karparik ez egon eta postuen arteko korridoreak zabalagoak izan arren.

Azokeak aniztasunaren aldeko apustua egin dau aurten be. Euskal Herri osotik etorritako eskulangileez gan, Kataluniako, Aragoiko, Galiziako, Gaztela eta Leongo, Gaztela-Mantxako, Madrilgo, Errioxako, Asturiaseko, Valentziako, Andaluziako, Portugaleko eta Frantziako artisauak izan dira.

Aurten be, Gastronomiaren Gunea arrakastatsua izan da. Bertan 14 postu egon dira eta bisitariek gozokiak, ogiak, ahatekiak, txokolateak eta gaztaiak erosteko aukerea izan eben, besteak beste.

Lehiaketei jagokenez, Diseinu Lehiaketan, Bizkaiko Luis Artola Ibargurenen Artola Biolingilea egurrezko tailuen eta musika instrumentuen tailerrak irabazi dau lehenengo saria, egurrez eginiko ekilore tailu bategaz. Bigarren saria Pablo A. Caporaliren eta María José Mattioliren Huescako Joyas Silvestres tailerrak eskuratu dau zilarrezko lepoko bati esker.

Stand lehiaketeari jagokonez, Erandioko Juan Carlos de Diego eskulangilearen beira tailerra izan da irabazle eta bigarren saria Gasteizko Miren Eloie Perezen Aiasure zeramika tailerrak eskuratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu