Errotek herrian izan daben garrantzia azaltzeko ibilaldia antolatu dabe Zeanurin
2010-04-30 14:20Ibilbideari herriko plazan ekingo deutse, goizeko bederatzietan. Halanda be, aurretik izena emon beharko da eta bi euro ordaindu, gero jasoko dan jan-edanaren trukean.
Herria eta bere historia ezagutarazoteko, Ipizki eta Joko Alai alkarteek Zeanuriko erroten 5. ibilaldia antolatu dabe domeka honetarako, maiatzak 2.
Arratia, Beretxikorta, Uribe eta Asterria erreketan makina bat errota eta burdinola izan dira. XVIII. mendearen amaieran, kasurako, sei burdinola eta hemeretzi errota egozan, Ander Manterola etnologoak batuta dauenez. Egun, gehienak bertan behera itxita dagoz, baina beste batzuk barriztau be egin ditue.
Ibilbideari herriko plazan ekingo deutse, goizeko bederatzietan. Halanda be, aurretik izena emon beharko da eta bi euro ordaindu, gero jasoko dan jan-edanaren trukean. Ibilbidea, berez, hemezortzi kilometrokoa da baina ibilteko ohitura gitxi dabenentzat eta umeentzat beste ibilbide bat preparau dabe, laburragoa, hamabi kilometrokoa.
Ibilbidean, errota batzuetan sartzeko aukerea izango dabe ibiltariek. Sasoi batean zelan lan egiten eben ikusi ahal izateko. Ibargutxi izango da lehenengoa, Ipiñaburuko kofradian. XIX. mendean burdinolea izan zan. Egun, barriztauta dagoan arren, etxeko kontsumorako baino ez dabe erabilten.
Ibilbidea amaitu baino 300 metro lehenago dago bigarren errotea, Olabarri. Bezeroen eskariei erantzuteko lan egiten dauen bakarra da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!