I. Kalitatea Azokea Bilbon kalidadezko nekazaritza eta arrantza elikagaiak sustatzeko helburuagaz

Bizkaie! 2010-04-29 18:40

Bilboko Plaza Barria I. Kalidadea Azokearen kokaleku izango da apirilaren 30etik maiatzeren 2ra. Ekitaldi horretan lehenengoz, Eusko Label kalidadezko bereizgarria daben 12 produktuak, Jatorri Izendapenekoak eta Nekazaritza Ekologikokoak egongo dira.

Bilboko Plaza Barria I. Kalidadea Azokearen kokaleku izango da apirilaren 30etik maiatzeren 2ra. Ekitaldi horretan lehenengoz, Eusko Label kalidadezko bereizgarria daben 12 produktuak, Jatorri Izendapenekoak eta Nekazaritza Ekologikokoak egongo dira. Karpa erraldoi baten azpian 23 stand jarriko dira eta modu batera edo bestera honako produktuen informazino eta dastaketea izango da: Euskal Esne Bildotsa, Euskal Esnea, Hegaluzea eta Hegalaburra, Euskal Baserriko Arrautza, Arabako Patata, Gernikako Piperra, Tolosako Babarrunak, Arabako Babarrun Pintoa, Bizkaiko Txakolina, Getariako Txakolina, Arabako Txakolina, Arabako Errioxako Ardaoa, Idiazabal Gaztaia, Produkzino Ekologikoko Produktuak, Txarri okelea, Oliba Orio Birjina Estra, Euskadiko Kantauri Itsasoko Hegaluze kontserbak. Nekaturrek be stand bat izango dau nekazal turismoaren informazinoa eskaintzeko. Azokea eguerdiko 12:00etatik 16:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik gaueko 21:30etara egongo da zabalik eta sarrerea dobanekoa izango da.

Inaugurazino ekitaldia barikuan, apirilaren 30ean izango da, eguerdiko 12:00etan eta, besteak beste, Pilar Unzalu, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Planginta, Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako bozeroailea eta Isabel Muela, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaria izango dira bertan.

Azokeak irauten dauen 3 egunetan hainbat ekintza egingo dira Euskadiko Kalidadezko nekazaritza eta arrantza elikagaiak ezagutzera emoteko asmoagaz. Berbarako, Euskal Baserriko Oilaskoaren, Arabako Babarrun Pintoaren, Tolosako Babarrunaren, Euskal Okelaren eta Getariako Txakolinaren dastaketak egingo dira. Hurreratzen diran guztiek Idiazabal Gaztaia, Bizkaiko Txakolina eta Arabako Errioxako Ardaoak probau ahal izango ditue. Gainera, zapatu arratsaldean Euskal ardaoren dastaketa itsua, binakako txapelketa barritzailea egingo da.

Horrezaz gan, umeentzako tailerrak, zirkuko hankaluzeak, pailazoak, magoa, otzaren zozketa eta bestelakoak iznago dira.

Hiru euroan razinoak banatuko dira eta Txakolinaren kasuan prezioa euro batekoa izango da. Batzen dan diru guztia Eugenia Epaltza Esklerosi Anizkoitza daben gaixoakaz lanean dabilen Fundazinoarentzat izango da.


I. Kalitatea Azokea

Lehenengo aldia da holako ezaugarriak dituan azoka bat egiten dala Bilbon eta saiakera berezia egin da Jaurlaritzako Turismo Saila, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailaren eskutik joan daiten. Antolatzaileek adierazo dabenez, 'sinergiak aprobetxau eta garbi laga nahi dogu Euskadiko nekazaritza eta arrantza elikagaiek Euskadiko Turismoan daukien garrantzia. Danon artean, azoka barritzaile bat lortu nahi dogu zentzu guztietan. Espero dogu azokea barritzailea izango dala produktuen aurkezpenaren irudi modernoagaitik, programearengaitik eta egingo diran ekintzakaitik, informazinoa eskaintzeaz gan produktuak erosi eta probetako aukerea izango dalako eta era guztietako publikoari zuzenduta dagoalako'.

Azokea, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Kalidadea Fundazinoak antolatu dabe eta honako erakundeek be lagundu dabe: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila, Bilboko Udala, Ipar Kutxa, Bilboko Erribera Merkatuko Merkatari Alkartea eta Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Alkartea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu