Euskal Herriko Dantzari Eguna 2010 Baionan
2010-04-29 18:03 KultureaDatorren maiatzaren 2an egingo da Baionan Euskal Herriko Jantzari Eguna. Dana dala, Euskal Dantzarien Biltzarrak preparau dauen egitarauan hiru egunez, apirilaren 30ean, maiatzaren 1 eta 2an izango dira ekitaldiak.
Datorren maiatzaren 2an egingo da Baionan Euskal Herriko Jantzari Eguna. Dana dala, Euskal Dantzarien Biltzarrak preparau dauen egitarauan hiru egunez, apirilaren 30ean, maiatzaren 1 eta 2an izango dira ekitaldiak.
Euskal Herriko Dantzari Eguna 2010 Baionan
Apirilak 30, barikua
19:00etan, berbaldia: 'Dantza-jauziak'. Hizlaria: Claude Iruretagoiena.
20:30ean, eztabaida publikoa: 'Mutxiko berrien sorkuntzak'. Baionako Santa Izpiritun (Orai Bat taldearen lokalean).
Maiatzak 1, zapatua
17:00etan, 'Goazen' Zarena Zarelako taldearen ikusgarria. Euskal Herriko eta munduko jantzen konparaketea, San Andreseko eleizaren aitzinean.
Maiatzak 2, domekea: Jantzari Eguna
10:30ean, desfilea Laugatik abiatuta, Alde Zaharra zeharkatu eta Errugbi zelaira heltzeko.
11:30ean, jantza emonaldia Baionako errugby zelaian. Euria egingo baleu, kiroldegian egingo litzateke.
* Araba: Neska mutilak azkenean pozik, Araiako jota, Uruñuela.
* Nafarroa Beherea: soka-dantza, euskaldunak, sorginak eta kadrila.
* Bizkaia: dantzari-dantza (zortzinango, makil jokoa eta txotxongillo), gorulariak (arku-dantza eta dominguillo).
* Gipuzkoa: agurra, ezpata-dantza eta zinta dantza.
* Lapurdi: Ahurtiko makil-dantza, makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.
* Nafarroa: Pamplonas, Desmayo, Lesaka (makil gurutze, zeharkakoa, zubi gainekoa).
* Zuberoa: Zuberoako dantzak.
14:00etan, bazkaria Laugan.
17:00etan, erromeria Patxi eta Konpainiagaz.
21:00etan: Jantzari Egunaren amaierea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!