Bilboko Udaltegiek Expodistritoko sei erakusketa jasoko ditue apirilaren 6tik aurrera

Bizkaie! 2010-03-31 14:21   Kulturea

Expodistrito egitaraua Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita honezkero ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be.

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, datorren martitzenean, apirilaren 6an, emongo deutso hasierea 2010eko bigarren hiruhilekorako egitarauari. Oraingo honetan, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko eta Castañoseko udaltegietara hurreratzen diranek sei erakusketa ibiltariz gozau ahal izango dabe bagilaren amaierara arte: lau, pintura erakusketak izango dira, eta beste biak bestelako arte adierazpenak erakutsiko ditue.

Expodistrito egitaraua Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburuen artean uribilduko arte adierazpenak deszentralizetea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea dagoz, baita honezkero ezagunak diran beste batzuen erakustoki izatea be. Ohikoa danez, erakusketak lekuz aldatzen joango dira, eta erakusketa bakotxaren egun zehatzak udaltegietan, udalaren webgunean (www.bilbao.net) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitekez.

Urteko bigarren hiruhilekoan, udal instalazinoek honako erakusketak jasoko ditue:


Pinturea

Pinturea, Sol Mateos, Dolo Marina eta Edurne Rivas artisten eta Amiarte Alkarteko 19 kideren aldetik jasoko dogu. AmiArte alkarteko kideek hogei lan inguru erakutsiko ditue, eta bertan agertzen jakuzan ikuspegiek eta kulturek uriagazko emozinoa adierazoko dabe. AmiArte diziplina anitzeko sorkuntza tailerra da, eta bertan, artisten eta, arrazoi batzuengaitik edo besteengaitik, gizartetik baztertuta dagozan pertsonen sorkuntza esperientziak konpartiduten dira. Erakusketa hau Otxarkoagako Udaltegian ikusi ahal izango da, apirilaren 6tik 30era bitartean.

Sol Mateos. Bere lanak, batzuetan alde handikoak izan arren kolore eta tekniketan, errealidadea eta fikzinoa nahasturik, ikusleakaz alkarreragina sortuazoz. Begiraleak eta begiratuak topo egiten dabe begiradakaz. Erakusketea apirilaren 23ra arte egongo da, lehenengo, San Frantziskoko Udaltegian.

Dolo Marina. Natureak eskaintzen deutson bizinahia agertu nahi dau bere koadroen bitartez, formak ahaztu eta kolorean zentrauta. San Inazioko Udaltegia izango da erakusketa hau jasoko dauen lehenengoa, apirilaren 30era arte.

'Waiting in a queue' da ohol gaineko grafitoan egindako marrazkiz osoturiko lanaren izenburua. Serie handia osotzen dabe danek batera. Irudietan pertsonak ikusten dira ilara bakarrean. Bizitzaren ilaran. Trazadurearen eta kolore grisen eskalaren bidez osotzen dira pertsonaiak, euren kabuz isilean berba egiten dabenak, gogoak, itxaronaldia eta amaierea batzen diran tokian. Lan hau Barrainkuako Udaltegian ikusi ahal izango da lehenengo, apirilaren 6tik 30era bitartean.


Beste arte adierazpen batzuk

Aranzazu Zabaloren 'Paisaiak eta konposizinoak lore prentsatuekin' izeneko erakusketeak aukerea emongo deutso ikusleari bizitzaz eta kolorez beterik dagozan eta natura eta itxaropena gogorarazoten daben lanetatik ibilbidea egiteko. Castañoseko udaltegiak hartuko dau erakusketa hau, apirilaren 6tik 30era bitartean. Erakusketa horren barruan, Barrainkuako Udaltegiak Bonsai-Penjing 'Miniatura-paisaiak sortzeko arte txinatarra' izeneko erakuskeeta jasoko dau maiatzaren 17tik 21era. Erakusketea osotzeko, Bonsaiari buruzko berbaldia eskainiko da maiatzaren 18an.

Kultur Tailerrak. Erakusketa honek, 2009-2010 ikasturtean Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilboko Udaltegietan antolatu dituan Arte plastiko, eskulangintza, arte aplikatu eta ikus-entzunezkoen tailerretan parte hartu daben ikasleen lanen aukeraketea eskaintzen deusku. Bilboko Arte Berreginen Museoan maiatzaren 4tik 16ra bitartean egingo dan erakusketa nagusian, eta barruti honeetakoo udaltegietan egingo diran erakusketa partzialetan ikusi ahal izango dira lan horreek.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu