Lea Artibai irabazle Bertsolari Gazteen XVIII. BBK Sariketan

Bizkaie! 2010-03-29 11:17   Bertsolaritzea

Lea Artibaik emozinoz beteriko saioan, 9 urte eta gero, barriro lortu dau irabazlearen garaikurra. Horregaz, sariketa honen 18 edizinoetan Lea Artibai bosgarrenez da irabazle; beraz, Ipar Uriberen markea bardindu dau.

Bilboko Kafe Antzokian joan dan barikuan jokatu zan finalean Lea Artibaiko talde indartsua izan zan irabazlea, Ipar Uribeko taldea menpean hartuta. Sari legez, 1.260 euro lortu ditu Lea Artibaik eta 900 euro Ipar Uribek.

Lea Artibaik emozinoz beteriko saioan, 9 urte eta gero, barriro lortu dau irabazlearen garaikurra. Horregaz, sariketa honen 18 edizinoetan Lea Artibai bosgarrenez da irabazle; beraz, Ipar Uriberen markea bardindu dau.

Saioan, irabazleen nagusitasuna argia izan zan eta gaztetxuan mailan 41 puntuko aldea atara ebenn eta 9koa nagusietan, beraz, 50 puntuko aldea atarata, ezelako dudarik bako erabagia izan zan epaimahaiak hartutakoa. Lea Artibaiko seikotea finkatuta dagoala esan daiteke, berbera izan baita sariketan kantau daben hiru saioetan eta baita igazko finalean. Ipar Uriben, barriz, aldaketak egon dira igazko taldetik aurtengora.

Honeexek izan ziran puntuazinoak eta kantau eben bertsolariak:

IPAR URIBE

LEA ARTIBAI

18 urte arte

127

168

19-24 urte

227

236

Daneta

354

404


IPAR URIBE


LEA ARTIBAI

18 urte arte

Inazio Vidal
Peio Arondo
Maialen Markaida

Nerea Ibarzabal
Josune Aramendi
Elene Lejarzegi

19-24 urte bitartean

Beñat Vidal
Peru Vidal
Itsaso Paya

Xabat Galletebeitia
Eneko Arrate
Xabier Iturraspe

Sariketa honetan beste sari bi be egoten dira. Bata, sariketan bizkaiera egokiena erabili dauen bertsolariarentzat (140 euro) eta, bestea, finalistarik gazteenarentzat (70 euro). Bada, sari horreek Enkarterriko Aitor Arrutik eta Lea Artibaiko eta Josune Aramendik irabazi ditue, hurrenez hurren.


SARIKETEAREN PALMARESA

Urtea

Irabazlea

Bigarrena

Bizkaiera egokiena

Finalistarik gazteena

1993

LEA ARTIBAI

DURANGALDEA

Haritz Lopategi

Joseba Goienola

1994

BUSTURIALDEA

DURANGALDEA

Haritz Lopategi

Onintza Enbeita

1995

BUSTURIALDEA

DURANGALDEA

Asier Legarreta

Anartz Aranguena

1996

LEA ARTIBAI

BUSTURIALDEA

Xabier Enbeita

Gorka Ostolaza

1997

LEA ARTIBAI

BILBOALDEA

Urtzi Urrrutikoetxea

Xabier Paya

1998

LEA ARTIBAI

BILBOALDEA

Ibon Ajuriagoieskoa

Xabier Paya

1999

IPAR URIBE

BILBOALDEA

Ander Ibarra

Oihana Bartra

2000

BUSTURIALDEA

LEA ARTIBAI

Eñaut Intxaurraga

Amaia Jauregizar

2001

LEA ARTIBAI

IPAR URIBE

Jon Rementeria

Miren Ibarluzea

2002

IPAR URIBE

BUSTURIALDEA

Iñaki Iturriotz

Ander Elortegi

2003

ARRATIA

BUSTURIALDEA

Miren Amuriza

Jurek Zienkiewic

2004

IPAR URIBE

ARRATIA

Oihana Bartra

Jurek Zienkiewic

2005

DURANGALDEA

ARRATIA

Oihana Bartra

Miren Amuriza

2006

DURANGALDEA

IPAR URIBE

Miren Amuriza

Jone Uria

2007

IPAR URIBE

BUSTURIALDEA

Eñaut Uruburu

Imanol Uria

2008

BILBOALDEA

IPAR URIBE

Amaia Uribe

Imanol Uria

2009

IPAR URIBE

LEA ARTIBAI

Xabier Iturraspe

Josune Aramendi

2010

LEA ARTIBAI

IPAR URIBE

Aitor Arruti

Josune Aramendi

Lea Artibaiko taldeak sariketa honen 18 edizinoetan hartu dau eta bera izan zan lehen irabazlea orain dala 17 urte. Geroztik, beste 4 alditan irabazi dau sariketa hau eta birritan izan da bigarren. Taldeko partaideak Markina, Ondarroa, Lekeitio eta Berriatukoak izaten dira.

Ipar Uribeko taldearen oinarria Algortako Bertso Eskolea izaten da eta honek be 5 bider irabazi dau sariketa eta beste hirutan geratu izan da bigarren. Aurten hamabigarrenez parte hartu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu