Manuel Vicentek 'Los cajones de mi almario' liburua aurkeztuko dau Bilbon
2010-03-25 11:26 KultureaManuel Vicente, orain dala 20 urte baino gehiago Bilbon sortu zan El cajón sorkuntza ekimenaren bultzatzaileetako bat da, Pedro Rojogaz eta Montse Gómezegaz batera. El cajón artearen adierazpenerako eta sozializazinorako gunea da.
Bidebarrietako Liburutegiak, Manuel Vicente diseinatzailearen eta erakusleiho-apaintzailearen Los cajones de mi almario liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko dau gaur, martiak 25, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Manuel Vicente, orain dala 20 urte baino gehiago Bilbon sortu zan El cajón sorkuntza ekimenaren bultzatzaileetako bat da, Pedro Rojogaz eta Montse Gómezegaz batera. El cajón artearen adierazpenerako eta sozializazinorako gunea da.
Los cajones de mi almario maitasunez, fantasiez eta marrazkiz betetako liburua da, eta Manuelen, egilearen, arimea erakusten deusku. Manuel gure urian ibili diranei artearen alorrean dauen jakin-mina adierazoteko, preparau dituan 136 'kajoien' arduraduna da.
El Cajón 1984ko martiaren 16an sortu zan, San Mames Zumardiko 13. zenbakian. Hasieratik, irudimenerako gune moduan egituratu da, artearen eta fantasiaren mundura zabaldutako erakusleihoa.
Liburua aurkezteko ekitaldiak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan BilbaoEszenaren-Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren eta Kabiaren, Gaitzerdi Teatro taldearen Ikerketa Gunearen laguntzinoa dauka. Talde horretako antzezleek, eurak aukeratutako liburuko zatiak errezitau eta antzeztuko ditue.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegian kultureari eskainitako gunea da, eta bere helburuetako bat liburuaren, literaturearen eta arteen garapena eta sustapena da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!