IX. Break on Stage, kale kulturen erakustaldia Bilbon

Bizkaie! 2010-03-24 14:39   Kulturea

Aurten, Break On Stage jaialdiak alor artistikoa, alternatiboa eta ikusgarria buztartuko ditu. Hiru ardatz nagusi izango ditu: Europako breakdance eszenikoko lehiaketea, kale kulturako show ikusgarriak eta azkenik, Rap jaialdia Violadores del Verso taldearen eskutik.

Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko kulturako diputaduak eta Arriolako Imanol Garaizabalek BreakOnStage/Kale Kultura Eszenatokian jaialdiaren IX. edizinoa aurkeztu dabe gaur Bilbon. Jaialdia Bilboko La Casilla kirol pabilioian izango da, apirilaren 24an, zapatuan.

Aurten, Break On Stage jaialdiak alor artistikoa, alternatiboa eta ikusgarria buztartuko ditu. Hiru ardatz nagusi izango ditu: Europako breakdance eszenikoko lehiaketea, kale kulturako show ikusgarriak eta azkenik, Rap jaialdia Violadores del Verso taldearen eskutik.

Break, video dance, hip hop edo artista grafikoak, besteak beste, izango dira Bilboko La Casilla kirol pabilioian, Europako punta-puntako proposamen eszenikoetako bat eskaintzeko. Oro har, Europako kale kulturen modalidade desbardinak erakutsiko dira. Europear mailako breakdance lehiaketea izateaz gan hainbat proposamen artistikoen mostra eta jaialdi erraldoia be bada, izan be, urteak joan urteak etorri, BreakOnStage kale kulturen jaialdi internazional garrantzitsuenetakoa bihurtu da.

BreakOnStage jaialdia kale kulturek gurean, Euskal Herrian, azkenaldian daben arrakastearen lekuko eta bultzatzailea da. Geroz eta gehiago dira jaialdian parte hartzen daben euskal taldeak, Europako kale kulturen proposamen indartsuenen parean, hain zuzen.

Hainbat proposamen azpimarragarri izango dira gure artean, batzuk aipatzearren; Phase T, Team Shmetta eta La Smala atzerriko break taldeak, Big City Brains popping ikuskizuna edota Violadores Del Verso rap talde arrakastatsuaren kontzertua.

Aurreko edizinoetan sarrera guztiak saldu dira eta gazte jenteak bikain erantzun izan dau. Aurten be ez da besterik espero.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu