XVII. Kanpomartxoa Lutxana-Erandion, martiaren 28an

Bizkaie! 2010-03-24 11:12

Erandioko euskaldunak alkar ezagutzeko, alkarregaz batzeko, herria euskeraz girotzeko eta gure hizkuntzearen erabilera-esparruak zabaltzeko, jaio zan Berbots, Erandion Euskeraz! Alkartea.

Erandioko euskaldunak alkar ezagutzeko, alkarregaz batzeko, herria euskeraz girotzeko eta gure hizkuntzearen erabilera-esparruak zabaltzeko, jaio zan Berbots, Erandion Euskeraz! Alkartea. Beste ekimen batzuen artean, euskerea gauza atseginei lotzeko asmoz, antxina galdutako 'Kanpomartxoa' izeneko ohiturea berreskuratu eban 1994an. 'Beraz, aurtengoa, martiaren 28an, domekan, Lutxana-Erandion egingo dana, hamazazpigarren edizinoa dogu'.

Sasoi batean Inauteri edo Haratuste aurreko domekan familiak, herriko taldeak... mendira edo landa batera joaten ziran eta han alkarregaz sua egin eta jai giroan bazkaldu egiten eben. 'Jatorrizko sasoia errespetetan ez dogula jakin arren, egun argi gehiago izateko eta eguraldi lagungarriagoa izateko asmoz (gehienetan holan izan da) bolada honetan egiten dogu guk urtero. Gainera, ospakizun hori oinarritzat hartuz, beste ikuspegi bat emon deutsagu egunari, euskerea ardatz hartuta. Herriko hainbat talderen alkarlanaz euskerearen inguruko jai-eguna antolatzen dogu eta bakotxak ahal dauenagaz eta dakienagaz parte hartzen dau, danok egun ederraz gozetako aukerea izan daigun. Kontuak kontu, eta hau da garrantzitsuena, danok gara benetako protagonista'.

Jaiaren helburua bikotxa da. Esan bezela euskeraz eta euskerea gozetako eguna da, eta gainera gure herriko zenbait leku hobeto ezagutzeko aukera ederra. Urtez urte jai gunea aldatu egiten da: Faoeta, Erandiogoikoa, Magdalena, Martiartu, Santimami, Kukularra, Arriaga, Lutxana. 'Kasu guztietan arrakastea izan dau jai honek eta oso giro ederrean disfrutau ahal izan dogu beti eguna. Aurten, domekan, martiaren 28an, eta bertoko arraun alkarte entzutetsuaren 80. urteurrena ospatzeko atxakiagaz be Lutxanan alkartuko gara barriro'.


Kanpomartxoa 2010. Egitaraua

10:30ean, Asua ibaian piraguak eta arraun ikastaroak izango dira, Lutxanako Erreka taldearen eskutik.
12:00etan, Hasiera ofiziala Lutxanako Tirante plataformearen eskutik. Jarraian herriko jantza taldeen ekitaldia: Goialde, Trabudu eta Uztargi.
13:30ean, umeen estropadak: tartean Kaiku, Deustu, Sestao, Lutxana...
Bertso-estropadea: Amets Arzalluz eta Sustrai Colina. Ala izeneko ontzi banaren gainean izango dira eta bertatik estropada 'erretransmisino' lana egingo dabe. Bien bitartean, umeentzako tailerrak egongo dira: zirko tailerra eta globoflexia; honez gain puzgarriak eta arku jaurtiketea.
14:30ean, herri bazkaria. Bazkal ostean, umeentzako tailerrak (zirkoa eta herri kirolak), baita puzgarriak eta arkua be.
17:00etan, umeentzako antzerkia (Hipo eta Tomas 'Herri kirolak' ikuskizunagaz). Jarraian, betiko trikiti doinuak Kepa Arrizabalaga eta Roberto Etxebarriagaz.
18:00etan, erromeria Luhartz taldearen eskutik.
Egun osoan, taloa, euskal tonbola, Lutxana arraun taldearen jaima...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu