55 enpresa lider talentu bila Bilboko Injinerutza Goi Eskolako ikasleen artean

Bizkaie! 2010-03-22 14:45

Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak gaurtik barikura bitartean, puntako 55 enpresen presentzia izango dau. Horreen asmoa, zentroan emoten diran Injinerutzako titulazino desbardinetako azken ikasturteko ikasleak 'erakartea' da.

Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak gaurtik barikura bitartean, puntako 55 enpresen presentzia izango dau. Horreen asmoa, zentroan emoten diran Injinerutzako titulazino desbardinetako azken ikasturteko ikasleak 'erakartea' da. Hilaren 22 eta 26 bitartean, Enplegu eta Enpresen Aurkezpen Jardunaldiak Euskadiko zentro teknologikoen zerbitzura jarriko dira. Sektore industrial desbardinetara aplikautako teknologia barrietan espezializautako konpainiak eta multinazionalen zenbait ordezkaritza be izango dira ikasleakaz zuzen-zuzeneko hartu-emonetan, injineru gazte horreei euren formazinoa amaitzear, enpresek eskaintzen dabenaren barri emoteko asmoz. Enplegu eta Enpresen Aurkezpen Jardunaldien hasiera ekitaldia, Enrique Amezua, Eskolako zuzendariaren eskutik izan da gaur, hilak 22.

Orain hiru urte krisia hasi zanetik gaur egunera bertaratuko diran enpresen kopurua bikoiztu egin da eta horrek erakusten dauena da lan merkatuko zailtasunak gora-behera, injinerutzek gazteentzako enplegu iturri izaten jarraitzen dabela. Edizino honetan, 55 enpresa horreen artean badira sektore desbardinetan lehen lerroan dabilzan multinazionalak, besteak beste, General Electric, ABB, Siemens edo IBM. Teknologia zentroek (CTA, Tekanalia, Tekniker, Ikerlan, Ceit, Ideko), injinerutza-enpresek (Sener, Idom, Iberdrola Injinerutza eta Eraikuntza, edo Sisteplant) eta aholkularitza enpresek (Accenture, Ribate, Everis, Managemet Solution, AAPlus+) izango dabe ordezkari gehien jardunaldiotan.

Eraikuntza enpresak be bertan izango dira Balzolaren bidez, bai eta bere sektorean punta-puntakoak diran beste enpresa batzuk be, adibidez, Iberdrola, eta Gamesa (energia), Grupo Ormazabal (ekipamendu elektronikoak), ITP eta Aernova (Aeronautika), Cie-Automotive (autogintzarako osogaiak), edo ZiV (Kontrol elektrikoko ekipoak). Bertan izango dira informazino-teknologiko barrietan espezializautako enpresak be, bai eta aplikazino elektroniko eta informatikoetan espezializautakoak (Indra, P4Q edo Easytech). Horreekaz batera eguzki energia (Indarsun) edo hotzean egindako laminazinoak be (Arania).

Martiaren 26an, barikuan, konpainia pribatuakaz batera egongo dira Bizkaiko Foru Aldundiko Barrikuntza eta Ekonomi Sustapenerako Saila eta Injinerutza Eskolea.

Aurtengo jardunaldiotan parte hartuko daben hainbeste enpresen presentziaren ondorioz, saio desbardinak eta une berean egitera behartua ikusi da Eskolea, Areto Nagusian eta Hitzaldi Aretoan. Horregaitik, saio batzuetan ikasleek bi enpresen artean bat aukeratu beharko dabe. Hirugarren, laugarren eta bosgarren ikasturteko ikasleentzat saio honeetan parte hartzeak, aukera libreko kredituen baliozkotasuna emongo deutse.

Enpresek euren burua hitzaldi baten bidez aurkeztea, ikasleen curriculumak jasotea, euren galderei erantzutea eta aukeraketea egitea dira jardunaldietako betebeharren artean Eskolako Kalidade Programa honen ekimen interesgarrienak, izan be, lan mundua eta akademikoa hurreratzen dira.

Kontuak kontu, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoa ikastetxe aitzindaria da Estaduan Injinerutzearen arloan; holan frogatzen dau bertoko ikasleen laneratze maila handiak. Errealidade hau heziketearen izaereak eragin dau, baina neurri handi batean, Eskoleak enpresa-munduagaz dituan hartu-emon jarraituen ondorioa da. Esangura horretan, honakoak dira enpresariek Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko lizentziatuakan nabarmentzen dituan ezaugarrietako batzuk: titulatu honeek lanbideari buruz agertzen daben interesa, industri pentsamoldea eta heziketa-prozesuko eskakizun maila, gerora praktikan be islatzen dana.

Espediente akademiko ona, hizkuntzen ezagutza-maila altua, informatika-ezaguerak, jarrera positiboa edo taldean lan egitea dira, besteak beste, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikora profesional bila datozen enpresariek gehien eskatzen dituen ezaugarriak. Eskaintzaren alorrean, lan finkoa eta enpresan igoteko aukerea dira konpainia horreetan sartuko diranei egokituko jaken subertea.

Lankidetza-Programearen eta ildo bereko beste jarduera batzuen osogarri moduan antolatzen dan era honetako ekimen bat bideratzearen garrantziaz jaubetzeko, aurreko ikasturtean, 400en bat ikasle 150 enpresa baino gehiagotan trebatu ziran, eta praktika horreetatik, urtebeteko lan-esperientzia lortu eben injineru tituluagaz batera. Gainera, titulatuen % 20k baino gehiagok atzerrian egin ditue praktika horreek, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoak hainbat unibersidade europar eta amerikarrakaz sinatuta daukazan nazinoarteko hitzarmenei esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu