Elhuyar Fundazinoa da AlphaGalileo plataformeak dauen Estaduko ordezkari bakarra
2010-02-12 10:372003an sinatu eban Elhuyar Fundazinoak hitzarmena AlphaGalileogaz, Euskal Herriko ikerketa-albisteen ordezkari izateko. Ordutik, AlphaGalileoko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Euskal Herriaren ordezkaria da Elhuyar.
AlphaGalileo plataforman orain gitxira arte espainiar estaduko bi ordezkari egozan: batetik, Espainiako Zientzia eta Teknologiaren Fundazinoa (FECYT), eta, bestetik, Elhuyar Fundazinoa. Orain egun batzuk, FECYT erakundeak, AlphaGalileo plataforman bi urte egin eta gero, ixteko erabagiaren barri emon eban. Horren ondorioz, orain, Elhuyar Fundazinoa da AlphaGalileon ordezkaritzea dauen Estaduko erakunde bakarra.
AlhaGalileo plataformea Europako ikerketa-barrien iturri nagusia da, eta AlphaGalileo Fundazinoa, irabazi asmorik bako erakundeak emoten dau zerbitzua. Fundazino hori Europako hainbat herrialdetako ordezkariek osotzen dabe, tartean Elhuyar Fundazinoa dagoalarik. Erakunde horreek guztiek euren herrialdeetan egiten dan ikerketearen ordezkaritza-lana egiten dabe eta, horretarako, urteko kuota bat ordaintzen dabe.
2003an sinatu eban Elhuyar Fundazinoak hitzarmena AlphaGalileogaz, Euskal Herriko ikerketa-albisteen ordezkari izateko. Ordutik, AlphaGalileoko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Euskal Herriaren ordezkaria da Elhuyar.
2009an, 8.500 albiste baino gehiago argitaratu ziran AlphaGalileon, eta 27,5 miloe mezu bialdu ziran argitaratutako ikerketa-albisteen barri emoteko. Horreetatik, 25,5 miloe kazetariei helarazo jakezan, eurek aukeratutako gaien inguruko albisteen alerta modura.
Basque Research-en bidez, Euskal Herriko ikerketa-agenteek euren ikerketa-albisteak AlphaGalileon argitaratzeko aukerea dabe. Elhuyar Fundazinoaren Basque Research webguneak, AlphaGalileogaz dauen hitzarmenaz gan, baditu beste hitzarmen batzuk, besteak beste, CORDIS Wire, Eurekalert!, Eurekalert! Chinese, innovations-report, Madri+d eta SINC Interneteko webguneakaz. Hitzarmen horreek guztiak ikerketa-albisteak munduan zabaltzeko bideak dira.
Basque Research
Elhuyar Fundazinoaren Basque Research webguneak Euskal Herriko I+G+B alorreko albisteak batzen eta zabaltzen ditu. Mundu osoko 100.000 bisitari baino gehiago ditu urtean. Euskal Herriko 275 ikerketa-agente ditu izena emonda, eta nazinoarteko 160 kazetarik baino gehiagok jasoten dabe asteroko albiste eta ekitaldien buletina.
Basque Research-ek urteak daroaz lanean, Euskal Herriko ikerketa lanak bertako gizarteari nahiz nazinoartekoari hurreratzeko. Eta, gizarteari ikerketa zorroztasunez helarazoteko lan horretan, bi zerbitzu eskaintzen ditu: prentsa-zerbitzu espezializatuak eta zabalkunde-zerbitzuak. Urtetako esperientzia dauka, bezeroei bi zerbitzu horreen eskaintzan. Lantalde heterogeneoaz (zientzialariz eta kazetariz osotua) eta aholkulari- nahiz aditu-sare zabalaz gan, nazinoartean ikerketea gizarteratzen daben erakundeakaz dauen lotura estua dira Basque Research-en bermeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!