'Olaeta Balletak' erakusketearen barruan, umeentzako jarduerak egongo dira Gabonetako oporretan

Bizkaie! 2009-12-28 10:39   Kulturea

Abenduaren 28tik 31ra eta urtarrilaren 4an eta 5ean, 12:00etatik 18:00etara, seme-alabakaz erakusketa-lekura (María Díaz de Haro 11ko Ondare Aretoa, Bilbo) doazenek jantza, musika eta koreografiaren mundua ezagutu eta horrezaz gozetako aukerea izango dabe jolas didaktikoen bidez.

Umeentzako jarduera-programa horren helburua da musika, jantza eta koreografiaren mundua ezagutarazotea jolas didaktikoen bidez. Programea opor honeetarako diseinau da, 'Olaeta Balletak: Amets baten koreografia-Coreografía de un sueño' erakusketearen inguruan.

Abenduaren 28tik 31ra eta urtarrilaren 4an eta 5ean, 12:00etatik 18:00etara, seme-alabakaz erakusketa-lekura (María Díaz de Haro 11ko Ondare Aretoa, Bilbo) doazenek jantza, musika eta koreografiaren mundua ezagutu eta horrezaz gozetako aukerea izango dabe jolas didaktikoen bidez.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren laguntzinoari esker orain jentaurrean erakusten dan ondare-funts horrek erakusketa monografiko batean batzen ditu Olaeta balleten ondare aberatsaren balio historiko, artistiko eta sentimentala, eta lan sakon baten ondorioa da: erakusketarako materiala batu, inbentariatu, diseinau, abian jarri eta zabaltzen jardun dabe.

Erakusketan, kontserbautako material guztien artetik ehun elementuz osotutako sorta bat aukeratu da, eta horren barruan, besteak beste, dokumentazinoa, musikea, musika-tresnak eta ikus-entzunezko materiala dagoz erakusgai. Legatua honako honeek osotzen dabe: 700 jantzi baino gehiago, 15 musika-tresna, 2.000 argazki, 180 kartel eta diseinu grafiko, eta ikus-entzunezko grabazinoak (200 ordu).

Olaeta Balleten hasierea, Segundo Olaeta Mugartegik (Gernika, 1813 — Bilbo, 1971) 1926an Elai-Alai taldea sortu eban garaian bilatu behar da, horrek ekarri ebalako Euskal Herriko lehenengo koreografia-taldearen sorrerea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu