Merinalde Eguna Abadiñon

Bizkaie! 2009-12-23 13:26

Datorren abenduaren 27an, domekea, azken urteetako ohitureari jarraituz Merinalde Eguna ospatuko da Durangon. Egun horretan, Durangaldeko alkateek Gerediagako baseliza aurreko foru zelaian 1875.eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen dabu. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an foruak kendu zituen eta gure eskualdeko erakunde propioak desagertuarazo.

Aurten, ekintza nagusia eguerdiko 12:00etan Gerediagako ermitan egingo da. Bertan, Nicolas Urien [1859 / 1909] orain dala 150 urte jaio eta 100 urtegaz hil zan Abadiñoko musikaria gogoan hartuko da. Antton Mari Aldekoa-Otalorak aitatutako musikariaren bizitzaren ganeko zenbait zertzeladea eskainiko deusku eta jarraian bere musikeaz gozau ahal izango dogu Bartolome Ertzilla Musika Eskolako ikasleak diran Uxue Alonso (pianoa) eta Edurne Egiaren (sopranoa) eskutik.

Nicolás Urien (Abadiño, Bizkaia, 1859 - 1909)

Konpositorea. 16 urte zituala, Madrilera joan zan ikasketa musikalak egiteko eta bertan 'Teatro Real'en korista aritu zan. Julian Gayarre tenoreak kantua ikastera bultzatu eban, baina azkenean Urien pianoa eta konposizinoa ikasi zituan. Milanen ikasketakaz jarraitu eban, eta arrakastaz estreinau eban Una notte nel Deserto operea 1885an. Lan bera Turinen eta Madrileko 'Teatro del Buen Retiro'n aurkeztu eban (1896). Aitatutako opereaz gan, Urienek El Alcalde de Zalamea, El Filtro y La Atlántida (Jacinto Verdaguerren poema batean oinarrituta). Era berean, musika erlijiosoagazko interesak Ave María eta zenbait meza egitera bultzatu eban. Oberturak, fantasiak eta ahots-doinuak be idatzi zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu