Arte sortu barria Getxoarte 2009 erakusketan batuko da

Bizkaie! 2009-11-25 14:50   Kulturea

Danetara, 60 artista gaztek parte hartuko dabe Getxoarte 2009an, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauen ekimenean, hain zuzen be. Erakusketea datorren astean izango da, abenduaren 4tik 6ra, Areetako Geltokia plazako karpan.

Danetara, 60 artista gaztek parte hartuko dabe Getxoarte 2009an, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauen ekimenean, hain zuzen be. Erakusketea datorren astean izango da, abenduaren 4tik 6ra, Areetako Geltokia plazako karpan. Bisitariek, besteak beste, pinturak, argazkiak, marrazkiak, grabatuak eta ikus-entzunezkoak izango ditue ikusgai. Getxoarteren ordutegia honako hau da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:30era.

Orain dala zortzi urte sortu zan Getxoarte, Arte Sortu Barrien Aretoa, arte proposamenik gazteenen erakusleiho bilakatzeko eta, era berean sortzaile barriek euren lanal ezagutzera emoteko asmoz. Gainera, artista gazteek esperientzia praktikoa dabe Getxoarte eta bere lanetan interesa daben lagunekaz zuzeneko hartu-emonak izan daiezan, bai publikoko jenteagaz bai sektoreko profesionalakaz be. Holan, modu natural eta profesionalean, parte-hartzaileek, ezelako traba barik, euren lanak gustuko dituen ikusleakaz berba egin leikie zuzenean.

Lau egunez Areetako Geltokia plazako orain arte anonimo izan diran baina etorkizun oparoa daben artisten lanen erakustoki erraldoia izango da. Erakusketak oso genero desbardinak hartzen ditu: pinturea, eskulturea, argazkia, bideoa, marrazkia eta grabatuaz gan, estetika erlazionaleko lanak egongo dira ikusgai.

Getxoarten aukera artistiko guztiak sartzen dira, proiekturik personalenetatik hasita eta taldeko proiektuetaraino. Gainera, euskal arte produkzino garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia da. Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Ederren Fakultadean ikasten dabe. Getxoartek lankidetza estua dauka fakultade horregaz hain zuzen be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu