Ahotsenea, sortzaileei eskainitako gunea aurten be Durangoko Azokan

Bizkaie! 2009-11-25 14:09   Kulturea
Abenduaren 5etik 7ra, goizeko 10:30etatik gaueko 20:00etara

2008an hasitako ekimen independente, profesional eta autonomo honek, euskerazko sortzaileei Durangoko Azokan publikoaren aurrean zuzenean eta hur-hurretik euren lanak aurkezteko gunea eskainiko deutse. Ahotsenea, egungo Azokea aterpetzen dauen Landako eraikinaren alboan finkatuko da.

2008an hasitako ekimen independente, profesional eta autonomo honek, euskerazko sortzaileei Durangoko Azokan publikoaren aurrean zuzenean eta hur-hurretik euren lanak aurkezteko gunea eskainiko deutse. Ahotsenea, egungo Azokea aterpetzen dauen Landako eraikinaren alboan finkatuko da. Bi espazio izango ditu: bata musikearentzat eta bestea literaturearentzat. Ahotseneak Gerediaga alkartearen babesa jaso dau.

Programazinoa bi kazetarik, koordinatzaileak eta produkzino arduradunek diseinau dabe idazle, musikari, editore eta diskoetxe zein argitaratzaileen adostasun eta oneretxiagaz. Durangoko Azokara bertara etorriko diran sortzaileakaz izango doguzan alkarrizketa, mahai-inguru, solasaldi eta zuzeneko musika emonaldiek osotuko dabe programazinoa, baina batez be, literaturazale/musikazale/ ikusle/entzuleen parte hartzea bermatuko da.

Alkarrizketak luzeak, irakurriaren gainean eta zuzenean irakurriz, patxadatsuak eta nahikoa zuzenak edo barrukoiak izango dira; sortzaileagaz harreman beroa, bizia, galderak egiteko aukera eta guzti. Gainera aurten, bertan jazoten dan guztia zuzenean aditzeko aukerea landuko dabe, Interneten bidez Euskal Herri osora zein mundura zabalduko dalako. Egun horreetan Azokara hurreratzeko aukerarik ez dabenek eta Euskal Herritik kanpo bizi diran euskaldunek Ahotseneak zabalik dirauen artean euskerazko sortzaileon jardunaren barri izateko aukerea izango dabe.

Parte-hartzaileen zerrendea luzea eta anitza izango da. Honako idazle eta musikari euskaldunek osotuko dabe hiru eguneko egitaraua: Karmele Igartua, Igor Estankona, Pirritx eta Porrotx, Yolanda Arrieta + Aitziber Alonso, Yolanda Arrieta + Leire Urbeltz, Iker Goenaga, Karmele Jaio, Hedoi Etxarte eta Alain M Urrutia, Bide Ertzean, Unai Elorriaga, Kemen Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Fermin Etxegoien + Hasier Etxeberria, Xabier eta Martin Etxeberria, Iñaki Friera, Edorta Jimenez, Mikel Urdangarin, Juanra Madariaga, Rafa Rueda, Gose, Xabier Amuriza, Musikherria diskak: Sahararen aldeko diska, Adarrots, Iñaki Plaza eta Ion Garmendia, SKT, Juan Ramon Makuso, Anger, Esne Beltza, Irati Jimenez, Euskal Poesia erotikoaren antologia, Maiatz liburuak, Ken Zazpi, Uxue Alberdi, Berri Txarrak, Oier Guillan, Josu Bergara, Xabi San Sebastian, bIDEhUTS diskak, Etxe, Xabi Borda, Mamba Beat, Ortots diskak, Sei Urte, Piztiak, Laia.: Karmele Jaio, Hedoi Etxarte eta Alain M. Urrutia, Unai Elorriaga, Kemen Lertxundi, Fermin Etxegoien, Edorta Jiménez, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Gose, Etxe, Esne Beltza, Ken Zazpi, Uxue Alberdi, Berri Txarrak, Bidehuts diskoak, etab.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu