'Munduko Jaiotzak' erakusketea zabaldu dabe Bilboko Eleiz Museoan

Bizkaie! 2009-11-24 17:52   Kulturea

Bilboko Eleiz Museoak 'Munduko Jaiotzak' erakusketearen laugarren ekitaldia jarri dau martxan. Erakusketea museoaren klaustroan dago ikusgai eta 2010eko urtarrilaren 10era arte egongo da zabalik. Sarrerea dobakoa izango da, museoko iturriek jakinarazo dabenez.

Munduko leku gehienetako 250 jaiotza baino gehiago izango dira ikusgai. Holan, bisitariek, era askotako irudiak egiteko teknikak -zeramika tradizionala, artilea, kobrea, artozko hostoak eta abar- ikusi ahal izango ditue. Era berean, era askotakoak dira jaiotzen pertsonaien janzkerak, herrialde bakotxeko ohituren araberakoak, hain zuzen be.

Erakusketearen arduradunen arabera, bereziki ikusgarriak dira euskal kultureagaz parekotasun handirik ez daben Afrika edo Asiatik heldutako jaiotzak. Aurkeztuko diran jaiotzen kopuruari jagokonez, hegoamerikarrak nabarmentzen dira.

Museoko ordutegia hurrengoa da: martitzenetik zapatura 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara; domeka eta jaiegunetan 10:30etatik 13:30etara. Museoa zarratuta egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

Bilboko Gotzaindegiak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak babesten dabe Eleiz Museoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu