Antxinako liburuak eta liburu merkeak erosteko aukerea Bilbon
2009-10-29 14:53 KultureaBihar hasi eta zemendiaren 15era bitartean, ehun urte baino gehiagoko liburuak edota merkadutik kanpo geratutako liburuak prezio merkean erosteko aukerea izango da Bilboko Arenalean, Bilboko XXXI. Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokeari esker. Danetara, 53 stand egongo dira.
Bihar hasi eta zemendiaren 15era bitartean, ehun urte baino gehiagoko liburuak edota merkadutik kanpo geratutako liburuak prezio merkean erosteko aukerea izango da Bilboko Arenalean, Bilboko XXXI. Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokeari esker. Ekimena gaur aurkeztu dabe eta bertan izan dira Bilboko Udaleko Kultura zuzendari Iñaki Lopez Aguileta; Euskadiko Liburu Ganbarako presidente Josu Legina; eta Bizkaiko liburusaltzaileen Alkarteko presidente Kepa Torrealdai, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategigaz batera.
Azokeari hasierea emongo deutson ekitaldia urriaren 30ean, barikua, izango da Iñaki Azkunak eta Bilboko Txistularien Udal Bandeak lagunduta. Bertan, ehun urtetik gorako liburuak eskuratu ahal izango dira eta, horrezaz ganera, merkadutik kanpo dagozan liburuak be eskuratu ahal izango dira. 'Publikoak gehien eskatzen dauen generoa nobelea da eta eskaintza zabalena be arlo horretan dago', zehaztu dau Muniategik. Danetara, 53 stand egongo dira.
Editoreen eta liburu saltzaileen arloetako ordezkariek irakurzaletasunari eta salmenteari buruzko datuak emon ditue eta azpimarragarria dan datu bat emon be bai: urterik urte irakurzaletasun-maileak bere horretan segiduten dauen arren, salmentek behera egin dabe nabarmen, egungo testuinguru ekonomikoak bultzatuta. Halanda be, antolatzaileek azpimarratu dabe azokea aukera bikaina dala gustuko liburuak merke erosteko.
Ordutegia: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!