Santurtziko XXX. Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak 24 ikuskizun eskainiko ditu urriaren 23tik zemendiaren 28ra

Bizkaie! 2009-10-09 10:46   Kulturea

Bizkaiko zaharrena dan jaialdiak, 30 urte beteko ditu aurten eta 24 ikuskizun esakiniko ditu, horreetatik 19 antzokian. Besteak beste, 'Rigoletto' operea, Brasilgo Cia. Quasar-en jantza garaikideko ikuskizuna eta Carlos Beren 'Pilcik' ikuskizunaren erabateko estrainaldia izango dira.

Urriaren 23an hasiko da Santurtziko Nazinoarteko Antzerki Jaialdiaren 30. edizinoa eta zemendiaren 28an amaituko. Jaialdiak, Bizkaiko zaharrenak, 30 urte beteko ditu aurten eta 24 ikuskizun izango ditu, horreetatik 19 antzokian. Besteak beste, 'Rigoletto' operea eta Brasilgo Cia. Quasar-en jantza garaikideko ikuskizuna izango dira.

Aurtengo ekitaldian orain 30 urte Santurtzin hasi zan Antzerki Astea ekarri nahi izan da gogora, 'Hurreratzen zan jentea, batez be gazteak, antzerki satiriko eta konprometituaren bila etorten zan, transizino garai haretan', azaldu dabe antolatzaileek.

Kontuak kontu, Serantes Kultur Aretoak egitarau potoloa preparau dau eta bertan ikusi ahal izango dira, besteak beste, Yllana talde ezagunaren 'Brokers' eta '666' obrak, Ron Lala taldearen 'Mundo y final' eta Leo Bassik gazteriari eskainitako 'Utopia'.

Jaialdian ospe handiko izenak izango dira, besteak beste, Concha Velasco, Jose Maria Pou, Maria Luisa Merlo, Kiti Manver, Adolfo Fernandez, Joseba Apaolaza, Nuria Gonzalez, Carmelo Gomez, Silvia Abascal, Octavi Pujades edota Belinda Washington. Era berean, azpimarratzekoa da Carlos Beren 'Pilcik' ikuskizunaren erabateko estreinaldia.

Gainera, Sertantes Kultur Aretora hurreratzen diran umeek be izango dabe eurentzako kalidadezko lau ikuskizunakaz gozetako aukerea. Euskereak be izango dau bere lekua jaialdian, eta 'Aitarekin bidaian' eta 'Euskarazetamol' lanak ikusi ahal izango dira.

Kale antzerkiko lau lan aurkeztuko dira eta jaialdiaren lehen astegoienean antzeztuko dira; horreetako bat, Kukai Konpainiaren 'Soka', antzoki aurrean antzeztuko da. Lan honek euskal jantzearen sustraiak berreskuratzen ditu garaikidetasunez jantzita. Ganerako hiru antzezlanak ondokoak dira: 'Caídos del cielo', 'Tocata y Fuga' eta 'El Show de la patera rosa'. Azken hau aurreko Umore Azokan saritu eben eta laurak Gernika Parkean antzeztuko dira. Oraintsu zabaldu dabe parkea eta eguraldi txarrari aurre egiteko markesinea dauka.

Bestalde, jaialdian zehar Euskal Antzoki Sarearen (SAREA) Biltzar Nagusia egingo da, Oriol Jauregian, eta bertan izango dira Euskadiko udal antzokietako ordezkariak.

Ikuskizunetarako sarrerak arrazoizko prezioak izango ditue eta, umeentzako ez beste antzezpen guztietarako abonua, 100 euroan eskura daiteke. 16 eta 25 urte bitarteko gazteek sei antzezlanetarako abonua izango dabe 12 euroren truke; honetan, goian aipatutako lau antzelanak eta euskerazko biak sartzen dira. Umeentzako sarrerak 3 euroan erosi ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu