'Bilbao Bilbao' Arriaga Antzokiaren produkzinoa irailaren 24tik urriaren 4ra

Bizkaie! 2009-09-23 14:43   Musikea

Arriaga Antzokiaren 2009-2010 denporaldiko lehen produkzino propioa 'Bilbao Bilbao' musikala izango da; Jose Antonio Nielfa, 'La Otxoa' goitizenez ezagunagoa dana, izango da protagonista eta irailaren 24tik urriaren 4a eskainiko dabe.

Arriaga Antzokiaren 2009-2010 denporaldiko lehen produkzino propioa 'Bilbao Bilbao' musikala izango da; Jose Antonio Nielfa, 'La Otxoa' goitizenez ezagunagoa dana, izango da protagonista eta irailaren 24tik urriaren 4a eskainiko dabe. Arriaga Antzokiak bere egunean La Otxoa-k eta Karraka antzerki-taldeak egin eben musikal horretako protagonista nagusiak batu ditu barriro be oraindino bilbotarren oroitzapenean durundi egiten daben abestiez osotutako musikala. 1984 urte inguru haretako Bilboko artista nagusiek hartu eben parte proiektu horretan. 'Bilbao Bilbao' izango da Arriaga Antzokiak bere historia osoan produzidutako lehen musikala.

Gaur, 25 urte geroago, orduan eta orain barriro be ikuskizun hori zuzenduko daben Ramon Barea eszena zuzendaria eta Fran Lasuen musika zuzendaria, eta bere garaian ikuskizun horretan parte hartu eben artista gehienak izango dira.

José Antonio Nielfa, 'La Otxoa' izango da musikal honetako aktore-zerrendan buru; 1984an be musikal horretako protagonista izan zan. Era berean, orduan aktore izan ziran eta barriro izango dira ondorengoak: Itziar Lazkano, Felipe Loza, Loli Astoreka, Ramón Ibarra, Esther Velasco, Nati Ortiz de Zarate eta Yolanda Martínez. Gorka Aginagaldek, Gurutze Beitiak eta Eduardo Gaviñak ('Yogurinha Borova') lehenengo aldiz parte hartuko dabe musikal honetan.

'Bilbao Bilbao' musikalak Ramon Barea izango dau buru eszena zuzendaritzan eta Fran Lasuen, barriz, musika zuzendaritzan; honako artista-taldeak parte hartu dau: Segundo Lopez Aberasturi 'Txekun' (eszenografia), Miguel Angel Camacho (argiztapena), Begoña Krego (koreografia) eta Ines Uriarte (jantzaria eta koreografia-laguntzailea). Interpretatzaileez eta abeslariez gan, musikal horretan 8 jantzari eta 6 musikari izango dira zuzenean. Libretoaren egilea Ramon Barea da eta abestietako berben konpositoreak eta egileak Fran Lasuen, Anton Latxa, Jose Maria Etxebarrieta eta Juan Carlos Eguillor dira.

Jantzarien artean, 1984an 'Bilbao Bilbao' lanean parte hartutako 3 doguz: Begoña Krego, Inés Uriarte eta Carmen Vera. Horreekaz batera, Zuria Bolaños, María Martín, Ikerne Goikoetxea, Sonia Reoyo eta Judith Gonzálezek lehen aldiz egingo dabe jantzan ikuskizun honetan.

11 aktore eta 8 jantzarigaz batera, 'Bilbao Bilbao' ikuskizunean 6 musikarik zuzenean abestuko ditue musikal honetako abestiak; tartean, 'Pasodoble abertzale', 'La ertzantza', 'La ría de Janeiro' edo 'Libérate'. Fran Lasuen-en zuzendaritzapean, Jose Luis Canalek pianoa joko dau, Arturo Garciak bateria, David Nanclaresek baxua eta gitarrea, Ruben Salvadorrek tronpetea, Joe Gonzalezek saxo tenorra eta klarinetea eta Asier Ituartek tronboia.


Ramon Barea zuzendariaren ikuspegia

'Bilbao Bilbao', musika-errebista pasa dan mendean jaio zan Karraka antzerki-taldearen eta La Otxoa-ren eskutik. Azken uholdeak izan eta hurrengo urtean jaio zan, 84an, Athletic futbol-taldea irabazten ari zala eta Jaietako Herri Batzordeak goren unean egozanean. Musika-errebista zitala zan, basatitsua. Orain, 25 urte geroago, holan izaten jarraitzen dau, kasik orduko egile, abesti eta ironia kirrikariagaz. Kalimotxo eta txozna usainek buket bikaina lortu dabe denporeak aurrera egin ahala. Irudi atseginak itzuliko dira: Diego Lopez de Haro jauna, Urrakos urii-fundatzaileak, andereño suizidak, banderen gerrak, suhiltzaile euskaldunbarriak, itsasadar transexuala eta 'Bilbo Modernoa' (Bilbo barria merkataritza-logo gisa) be agertzen da. Aurkezleak dinoan moduan, 'Bilboz ez-ezik, bilbotarrez berba egiten dauen ikuskizuna da, beraz, txotxolokeria zirraragarriena ziurtatuta egongo da'. Genero sikaliptikoa. Memoria. Bilbo antzerki-grafitti batean.


'Bilbao Bilbao' Arriaga Antzokian

Estreinaldia 2009ko irailaren 24an izango da. Funtzinoaren iraupena ordu bi eta 50 minutukoa da (Atsedenaldia 20 minutu).


Funtzioak:

- Irailak 24, 25 eta 26, 20:00etan.
- Irailak 27, 19:00tan.
- Irailak 29 eta 30 eta Urriak 1 eta 2, 20:00etan.
- Urriak 3, 19:00etan eta 22:30ean.
- Urriak 4, 19:00etan.

Prezioak: 7,20 eurotik 30 eurora bitartean

Ikuslearen Egunak (Irailak 29 eta 30): 5,60 eurotik 22 eurora.


Salmentea:

Arriaga Antzokiko leihatilak, www.teatroarriaga.com, 944 310 310 telefonoa eta BBKren orotariko kutxazainak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu