Andres Orozco-Estrada zuzendari titular barriagaz hasiko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2009-2010eko denporaldia

Bizkaie! 2009-09-22 15:26   Musikea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, 7.000 abonatuez gan, % 92ko okupazinoa dauka bere jardueretan eta baita 600 lagun inguruko itxarote-zerrendea be. Asteon hasiko dan 28 denporaldian, hiru miloegarren ikus-entzulea hartuko dau orkestreak eta 3.000. ikuskizuna eskainiko dau.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) aste honetan jarriko dau abian bere 28. abonu denporaldia; holan, bihar Iruñean (Baluarte), eguenean Gasteizen (Principal), barikuan Bilbon (Euskalduna) eta hilaren 28an eta 29an Donostian (Kursaal), honezkero bere zuzendari titular barria dan Andres Orozco-Estradaren eskutik joko dau EOS.

Orkestrearen arduradunek adierazo dabenez, denporaldiko lehenengo kontzertu-programea EOSek orain hasten dauen 'aro barriaren erakusle argia da'. Titular moduan bere lehenengo parte-hartzean, Orozco-Estradak estreinaldiz betetako arratsalde bat egituratu nahi izan dau, horretarako Beethoven eta Mahlerrek idatzitako lehenengo sinfoniak, hau da, sinfoniaren arloan bi musikagile honeen debuta izan ziran obrak eskainiz.

Esangura horretan, aitagarria da programazino barriaren ezaugarrietako bat denporaldi oso sinfonikoa marraztu izana dala, eten barik asmo honi erantzuten deutsien eta errepertorio erromantiko zein klasikotik eratorriak diran obra handien interpretazinoagaz; horren artean dagoz denporaldia zabalduko daben Beethoven eta Mahlerren lehenengo sinfoniak.

Danetara, 14 kontzertu-programa izango dira denporaldi osoan zehar, bagilera bitartean, Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñean aurkeztuko diranak. Denporaldia kontzertu-programa inspiratuek eta musika-eszenaren izen handiek osotuko dabe, azken honeen artean Helene Grimaud, Janine Jansen edo Frank Peter Zimmermann lako bakarlariak eta Paul McCreesh, Yakov Kreizberg edo Lawrence Foster zuzendari konbidatuak izango diralarik. Gainera, Andrey Boreyko EOSeko zuzendari nagusi konbidatu barriak denporaldi barriko bi programa zuzenduko ditu.

Denporaldiko ganerako jarduerei jagokenez, EOSek urteera bakarra egingo dau, Madrilgo Auditorio Nazionalera. Gainera, ekimen ugari abiarazoko dira, horreen artean nobedade garrantzitsuak, berbarako 'Musika Laborategi' baten sorkuntzea, disko produkzinoen bide barri baten hasierea eta J. Guridiren 'Mirentxu' operearen aurkezpena eta ondorengo grabazinoa.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, 7.000 abonatuez gan, % 92ko okupazinoa dauka bere jardueretan eta baita 600 lagun inguruko itxarote-zerrendea be. Asteon hasiko dan 28 denporaldian, hiru miloegarren ikus-entzulea hartuko dau orkestreak eta 3.000. ikuskizuna eskainiko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu