Amaitu dira barreak Frantziako internauten artean
2009-09-22 12:32Azkenean, eta danek ekien moduan, Frantziako Biltzar Nazionalak (Parlamentuak) aurrera atara dau Interneteko pirateriaren kontrako legea, 285 parlamentariren aldeko botuakaz eta 235ren kontrakoakaz. Lege horren arabera, internautaren batek saretik legez kanpoko deskargak egiten baditu eta jarrera horretan ekinean jarraitu ezkero, epaile baten aginduz Interneteko konexinoa ebagiko jako.
Azkenean, eta danek ekien moduan, Frantziako Biltzar Nazionalak (Parlamentuak) aurrera atara dau Interneteko pirateriaren kontrako legea, 285 parlamentariren aldeko botuakaz eta 235ren kontrakoakaz. Lege horren arabera, internautaren batek saretik legez kanpoko deskargak egiten baditu eta jarrera horretan ekinean jarraitu ezkero, epaile baten aginduz Interneteko konexinoa ebagiko jako.
Dana dala, legeak oraindino ez dau bere bidea amaitu: parlamentuko batzorde baten onarpena jaso behar dau eta azken botazino batean be bozkatua izango da. Eta lege honen kontra dagozan alderdi politikoek (batez be Alderdi Sozialistak) errekurtso barria aurkeztuko dabela jakinarazo deutse Epaitegi Kostituzionalari.
Barreak izan ziran bai (eta ugari benetan), uda aurretik lege honegaz jazotakoa ikusi zanean. Lehenengo, Biltzar Nazionalak ez eban onartu legea baina arazoa ez da hori. Istorioa honakoa da: ez ebela onartu parlamentariek, legearen alde egozanak ez ziralako batzarrera joan. Nicolás Sarkozy-ren alderdikideak ez ziran agertu be egin eta, horri esker, 15 boto alde eta 21 kontra jaso ziran botazinoan. Senatuan onartuta egoan biltzarrekoa tramite hutsa baino ez zan baina parlamentariek itxura txarra eskaini eben, euren zereginak ez zituelako bete. Lotsagarria, benetan.
Botazinoaren ondoren barreak gure Bizkaie-ko kide dan Zigor Aldamak Sanghatik entzuteko modukoak izan ziran. Sarea komentarioz bete zan eta 'katxondeoa' itzela izan zan.
Eta barre eta pozik egoteko be baegoan beste arrazoi bat: Batzorde Kostituzionalak legearen atal bat atzera bota eban. Legearen lehenengo bertsinoak (onartu barik geratu zanak) Administrazinoak eukan internautak konexinorik barik ixteko eskubidea eta ahalmena. Horretarako, Gobernuak Hadopi izeneko erakunde bat sortzeko amesa eukan. Bertatik kontrolauko ziran legez kontrako deskargak; internautei abisuak emongo jakiezan eta jarrera berean ekin ezkero, konexinoa kenduko jaken (sei hilabete, urtebete edo urte birako) eta denpora horretan konexinorik ez izan arren be, 'piratek' fakturak pagau behar izango zituen.
Oraingoan, Hadopi erakundearen betebeharren artean aldaketatxuren bat egon da: epaile batek esan beharko dau internauta pirateari konexinoa kendu behar jakon ala ez. Lehenengo abisua posta elektronikoz jasoko dau, bigarren abisua eskutitz zertifikau baten bitartez. Eta, azkenean, konexino barik geratuko da urtebeteko epean (gehienez), epailearen esanetan.
Isunak be egongo dira (a zelako legea, bestela!): 1.500 eta 3.750 euro bitartekoak. Internauteak egindako deskargetatik dirutxoa lortxen badau, akaso 300.000 euroko isuna be jasoteko arriskua dauka.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!