Angel Corella jantzariak 'La Bayadere' ballet klasikoa aurkeztuko dau Donostian

Bizkaie! 2009-08-20 15:04   Kulturea

Corellak gizonezko protagonista nagusia interpretauko dau, Solor gerlaria; Fernando Bufala eta Carmen Corella jantzari espainiarragaz, Kazuko Omori japoniarragaz, Adhiráis Almeida kubatarragaz eta Joseph Gatti eta Ashley Ellis estadubatuarrakaz batera.

Angel Corella jantzariak eta bere konpainiak 'La Bayadere' ballet klasikoa aurkeztuko dabe gaur eta bihar Donostian, Kataluniako Orkestra Filarmonikoagaz batera. Orkestreak balletaren izen berbera daroan Ludwig Minkusek sortutako musikea joko dau eta Andeka Gorrotxategi tenorrak XX. mende hasierako euskal obrak kantauko ditu.

Angel Corellak prentsaurrekoa eskaini eban atzo ikuskizunaren ezaugarri nagusien barri emateko asmoz. Corellak gizonezko protagonista nagusia interpretauko dau, Solor gerlaria; Fernando Bufala eta Carmen Corella jantzari espainiarragaz, Kazuko Omori japoniarragaz, Adhiráis Almeida kubatarragaz eta Joseph Gatti eta Ashley Ellis estadubatuarrakaz batera.

Corella Balleta, egun, Espainian jantza klasikoan dagoan konpainia bakarra da eta Natalia Makarovak antzeztu eban koreografiaren egokitzapena da. Ikuslegoak bi aukera izango ditu, gaur eta bihar, Corella Balleta Kursaal auditorioko eszenatokian ikusteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu