Artek09, askotariko arte-espezialidadeak erakusketa berean

Bizkaie! 2009-08-06 15:19   Kulturea

Abuztuaren 8tik urriaren 9ra, Donostiako Arteko galerian Artek09 erakusketa kolektiboa egongo da ikusgai. Bertan, galeriaren 13 urteko ibilbidearen berrikustea egingo da handik igaro diran 45 artista desbardinen lanakaz.

Abuztuaren 8tik urriaren 9ra, Donostiako Arteko galerian Artek09 erakusketa kolektiboa egongo da ikusgai. Bertan, galeriaren 13 urteko ibilbidearen berrikustea egingo da handik igaro diran 45 artista desbardinen lanakaz. 1996an galeria inaugurau zenetik, hainbat artistak erakutsi ditue euren lanak; Artek09 lan horreen aukeraketea da eta euskarri zein teknika desbardinekin egindako lanak batzen ditu.

Arteko galerian parte hartuko daben 45 artistak honeek dira, arlo desbardinetakoak izanda be, alkarregaz erakutsiko ditue euren lanak. Dora Salazar, Baroja Collet, Koldobika Jauregi, Marijose Recalde eta Juan Chillida eskultoreen eskulturak Mari Puri Herrero, Nori Ushijima, Javier Alkain, Zumeta, Eduardo Chillida Joxan Iza, Diego Vasallo margolarien pinturak; Marta Cárdenas, José Belmonte Rocandio eta Ibon Mainar artisten marrazkiak; Miquel Barceló, Manolo Valdés, Eduardo Chillida, Paco Aguilar artisten lanak; Esther Ferrer, Kyungwoo Chun, Clara Boj-Diego Díaz eta Unai San Martín argazkilarien argazkiak erakusketa berean ikusi ahal izango dira.

Erakusketeak irauten dauen bitartean, galeriak aparteko txoko bat izango dau lan batzuk prezio berezian erosi ahal izateko. Ganera, artista bakotxaren beste obra batzuk be egongo dira ikusgai.

Bestetik, Ramon Zuriarrainek diseinautako kamiseta batzuek kolorea emongo deutse urriaren 9rarte ikusgai izango dan udako erakusketa honi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu