BBK Gazte Lanbidean Fundazinoa ikus-entzunezkoen 'Aixer' enpresa barria saritu dau
2009-08-06 14:42Ikus-entzunezko produkzinoetarako enpresa barri bat sortu da Ermua, Eibar eta Durangaldea inguruan, batez be industria eta merkataritza arloko eskaerei erantzuna emoteko. Aixer Producciones Audiovisuales enpreseagaz, Asier Casas gazte ermuarrak ilusino bi bete gura ditu: ikus-entzunezkoen munduan lan egitea eta negozio propioa izatea.
Ikus-entzunezko produkzinoetarako enpresa barri bat sortu da Ermua, Eibar eta Durangaldea inguruan, batez be industria eta merkataritza arloko eskaerei erantzuna emoteko. Aixer Producciones Audiovisuales enpreseagaz, Asier Casas gazte ermuarrak ilusino bi bete gura ditu: ikus-entzunezkoen munduan lan egitea eta negozio propioa izatea. Enpreseak BBK Gazte Lanbidean Fundazinoaren saria irabazi dau, eta Casasen beraren esanetan, 'saria sekulako laguntzinoa izan da eta indar handiagoz lan egiteko aukerea emon deust'.
Industrien eta saltokien edozein eskaerari erantzuteko gai da Aixer enpresea, profesionalen eskaerei zein promozino, publizidade, webgune eta abarrekoei. Aixer enpreseak eskaintzen dauen zerbitzua orain arte ez zan Ermuan existiduten eta, besteak beste, filmetako, montetako, DVD formatuan emoteko eta eskala handiko kopiak egiteko aukera emongo dau.
Aixer enpresak udalei, erakundeei eta herriko zein eskualdeko kanal informatiboei eskainiko deutsiez zerbitzuak, eta azpikontratista ibiliko da produkzio-etxe handietan.
Asier Casasek Antzerki eta Ikus-entzunezko Ikuskizunen Errealizazinoa ikasi eban Andoaineko Zine eta Bideo Eskolan, eta Bizkaiko produktora batean lanean hasi zan.
Aixer Producciones Audiovisuales BBK Gazte Lanbidean Fundazinoak bere enpresa-proiektuen lehiaketan saritu dauen hamaikagarren ekimena izan da. Lehiaketeak enpresa-kultura sustatu gura dau bizkaitar gazteen artean, euren enplegu aukerak areagotuko dituen proiektu barriak bultzatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!