Herritarrek Bilboko Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketan parte hartu ahal izango dabe

Bizkaie! 2009-08-06 11:49

Bilboko Aste Nagusiko Su Artifizialen Erakusketearen egitarauak sari berezi bat izango dau, aurten lehenengoz, eta herritarren parte-hartzea inoz baino garrantzitsuagoa izango da, egitarauan parte hartuko daben piroteknien artean herritarrek aukeratutakoak hurrengo urtean Su Artifizialen Lehiaketan parte hartzeko eskubidea izango dau eta.

Bilboko Aste Nagusiko Su Artifizialen Erakusketearen egitarauak sari berezi bat izango dau, aurten lehenengoz, eta herritarren parte-hartzea inoz baino garrantzitsuagoa izango da sari hori nori emon aukeratzeko orduan, Bilboko Udaleko arduradunek adierazo dabenez.

Su Artifizialen Erakusketan lehenengoz emongo dan sari barriari esker, egitarauan parte hartuko daben piroteknien artean herritarrek aukeratutakoak hurrengo urtean Su Artifizialen Lehiaketan parte hartzeko eskubidea izango dau. Parte hartu gura daben herritarrek Interneten, sakeleko telefonoaren edo abuztuaren 13, 15, 17, 21 eta 23an 'El Correo' egunkarian banatuko diran kupoien bidez emon ahal izango dabe botoa.

Bilbao Uria Su Artifizialen Nazinoarteko XIX. Lehiaketea Aste Nagusiko egun bakoitietan izango da, eta egun bikoitietan, barriz, erakusketako pirotekniak ikusi ahal izango dira.

Lehiaketa nagusian, Parente Fireworks (Italia), Festival Fireworks (Britainia Handia), Pirotecnia Vulcano (Espainia), First Class Pyro-Events (Alemania) eta Astondoa Piroteknia (Bizkaia) izango dira parte hartzaileak; erakusketan, Valecea Piroteknia (Araba), Pirotecnia Peñarroja (Castello), Pirotecnia Oscense (Huesca) eta Pirofantasia Carlos Caballer (Valentzia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu