'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko folklorea ekarriko dau Ondarroara

Bizkaie! 2009-07-27 14:19   Kulturea

'Munduko Haizeak' jaialdiak nazinoarteko musikariak eta jantzariak batuko ditu beste behin be Ondarroan eguen honetan hasi eta abuztuaren 7ra bitartean. Itsasaurre Plazako karpan egingo dan ekitaldi honen bigarren edizinoak bost emonaldi izango ditu aurten, munduko leku desbardinetako folkloreko kantari eta jantzariak entzun eta ikusi ahal izateko.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, jaialdia eguenean hasiko da, 23:00etan, Zeelanda Berriko Whitireia artearen garapenerako jantza konpainiagaz. Barikuan, ordu berean, Guizhou Txinako hego-ekialdeko kanta- eta jantza- konpainiaren eguna izango da. Abuztuaren 1ean, 23:00etan, 'Katiuska' zarzuelea eskainiko dau Masa Coral del Ensanche konpainiak eta hurrengo egunean, abuztuaren 2an, Oinkari jantza taldeak bere azken ikuskizuna aurkeztuko dau Itsasaurren, 20:30ean hasita.

'Munduko Haizeak' jaialdiaren edizino honetako azken emonaldia abuztuaren 7an izango da, tango ikuskizun bategaz. Horrela, 23:00etatik aurrera, Quinteto Angel orkestrearen eta Sergio Gobi abeslariaren doinuakaz, Eugenia Usandivaras eta Leo Calvelli, Giselle Lujan eta Roque Castellano eta Bakartxo Arabaolaza eta Joseba Pagola jantzari bikoteak izango dira taula ganean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu