'Bidaiarien Txokoak' IV. Bidaia Postalen Lehiaketea abiarazo dau

Bizkaie! 2009-06-24 12:49

Igaz 37 postal jaso ziran -28 gazteleraz eta 9 euskeraz- eta epaimahaiak euren konposaketako izaera bidaiaria kontuan hartu eban. Postal gehienak programa honen jarduera gehienak antolatzen diran 4. barrutiko (Santutxu) bizilagunenak ziran, Bilbokoak, baina Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Madriletik bialdutakoak be izan ziran.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ‘Bidaiariaren txokoa’ programeak bidaia-postalen lehiaketarako deialdia egin dau laugarren urtez. Izena emoteko epea irailaren 18ra arte egongo da zabalik. Postal irabazlearen jabeak hiru eguneko egonaldia irabaziko dau Asturiasko landa-hotel batean bi personarentzat.

Lehiaketea zabalik dago edade nagusiko edozein personak parte har daian, eta gaia, postaleko irudiarena nahiz testuarena, librea izango da. Epaimahaiak irudiaren originaltasuna ez eze –marrazkia, lehiaketarako propio egindako muntaia eta edozein bidaiatan erositako egiazko postala izan daiteke–, testuaren kalidadea be balorauko dau, erderaz nahiz euskeraz idatzita egon. Baldintza bakarra dago: testuek postalen ohiko estiloaren arabera idatzita egon behar dabe, eta aurkeztutako lanen neurria 11x17 zentimetrokoa izango da gitxienez, eta 24x30 zentimetrokoa gehienez.

Postalak –lehiakide bakotxak bat besterik ez– postaz bialdu beharko dira, lehiatzailearen datuakaz batera, honako helbide honetara: Begoñako Udaltegia, Kultura eta Hezkuntza Saila; Circo Amateur Club Deportivo, 2 (48004 Bilbo). Jasotakoen arteko postal aukeratu batzuk erakusketa batean ikusi ahal izango dira udaltegian bertan urriaren 1etik 16ra bitartean.

Epaimahaiak irailaren 29ean ezagutarazoko dau epaia. Postal irabazlearen jabeak bi personarentzako 3 eguneko (2 gau) egonaldia irabaziko dau Kantabria edo Asturiasko landa-hotel batean. Bigarrenak ‘Euskal Herria’ aldizkariaren urtebeteko harpidetzea eta hiru gida-liburu irabaziko ditu, eta hirugarrenak, barriz, Elkar Megadendako bidaia-materialaz osotutako 90 euroko lotea.

Pasa dan edizinoan 37 postal jaso ziran -28 gazteleraz eta 9 euskeraz- eta epaimahaiak euren konposaketako izaera bidaiaria kontuan hartu eban. Postal gehienak programa honen jarduera gehienak antolatzen diran 4. barrutiko (Santutxu) bizilagunenak ziran, Bilbokoak, baina Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Madriletik bialdutakoak be izan ziran.

Lehiaketea ‘Bidaiariaren txokoa’ izeneko programearen barruan gauzatu da, eta aurreko urteetan legez, Radio Euskadi, Eroski Bidaiak eta ‘Euskal Herria’ aldizkariaren lankidetzaz eta Elkar Megadendaren babespean antolatu da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu