Euskal Herriko Bilgune Feministeak jai herrikoi eta parekideen aldeko udako kanpainea abiarazo dau

Bizkaie! 2009-06-24 11:05

Kanpainearen helburu nagusiak emakumeok jaietan eta horreen antolakuntzan parte-hartzea bermatua izatea eta jaietan zehar ugaritzen diran eraso sexistakaz amaitzea dira. 'Helburuak lortzeko markau dan bidea, barriz, jai batzordeak eta jaiak antolatzen dabilzan eragileak bidelagun hartuta egiten dogu ezinbestean', azaldu dabe Bilgune Feministako arduradunek.

Uda garaiagaz eta Euskal Herriko herri eta uri guztietan herriko jaien giroa pizteagaz batera, Euskal Herriko Bilgune Feministeak jai herrikoi eta parekideen aldeko kanpainea jarri dau martxan.

Kanpainearen helburu nagusiak emakumeok jaietan eta horreen antolakuntzan parte-hartzea bermatua izatea eta jaietan zehar ugaritzen diran eraso sexistakaz amaitzea dira. 'Helburuak lortzeko markau dan bidea, barriz, jai batzordeak eta jaiak antolatzen dabilzan eragileak bidelagun hartuta egiten dogu ezinbestean', azaldu dabe Bilgune Feministako arduradunek.

Hola, orain arte proiektuagaz bat egin daben herrietan emakumeen parte-hartzea antolakuntzan eta jaietan bertan goraka doala eta eraso sexualen inguruko prebentzino eta erantzunean aurrerapauso handiak emon dirala nabarmendu dabe.

'Jai parekideen alde urteak daroaguz lanean eta beste balore batzuetan oinarritutako jaiak sortu nahi doguz. Emakumeok jaietan parte hartzeko eskubidea dogula aldarrikatzen dogu eta horren alde burrukatuko dogu, baina argi itxita balore feministak oinarri dituan kultura eta jai eredua dala gure helburua', adierazo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu