Baserri bizia.info egunkari digitala Sarean
2009-06-23 15:36Baserri bizia.info egunkariak bost atal nagusi ditu: multimedia (bideoak, audioak eta agiriak), Eretxia (nekazarien eta herritarren ahotsa), Alkarrizketak, Nekazaritza (Euskal Herria eta mundua) eta Gizartea (Kontsumoa, Ingurumena eta ekonomia). Azken bi atalotan, hiru arlotan banatuko dira barriak; informazinoa, ekinbideak eta mobilizazinoa.
![](https://media.bzkcdn.com/argazkiak/UI/cache/s1462826201baserriainfo1_content.jpg)
Bizkaiko EHNEk sortua, oraintsu jaio da Baserri bizia.info egunkari digitala. Nekazaritzeagaz loturiko gaien inguruan barriak, eretxi artikuluak, alkarrizketak eta bideoak eskaintzen ditu eta egunero barritzen da. Gizartearen aldaketa orokorraren bidean, nekazaritza baserritarra oinarritzat hartu behar dauen nekazaritzea eta gizarte eredu justuago eta alkartasuna bultzatzen dauenerantz abiatzeko sentsibilizazinoa berpiztea da helburua, informazino eta eretxiaren bidez eta beste gizarte mobimentuakaz alkarlana garatuz.
Egunkari digital barriaren ildo editoriala bat dator nekazal sindikatuaren ideologia eta jarrereagaz, gizarte justoago eta solidarioagoa lortzeko bidean. Esangura horretan, gizartearen beste birtute batzuen artean, natureagaz bat etorriz, nekazaritza biziaren ereduaren alde egiten dabe eta zeregin horretan, elikagaien subiranotasuna da abiaburu nagusia, 'tokian produzidu eta tokian kontsumidu' lemapean, era horretara, bitartekarien gehiegizko irabaziak eta 'dumping' praktikak ebitau eta, kalidadea oinarri, prezio justoak ahalbidetzeko.
Baserri bizia.info egunkariak bost atal nagusi ditu: multimedia (bideoak, audioak eta agiriak), Eretxia (nekazarien eta herritarren ahotsa), Alkarrizketak, Nekazaritza (Euskal Herria eta mundua) eta Gizartea (Kontsumoa, Ingurumena eta ekonomia). Azken bi atalotan, hiru arlotan banatuko dira barriak; informazinoa, ekinbideak eta mobilizazinoa.
Egunkari digital honen ardurea dabenak Aitzol Uriarte eta Xabier Elías dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!