EHUko Informatika Fakultadeko Ixa taldeko kideek 'Best Paper Award' saria jaso dabe

Bizkaie! 2009-06-08 15:21

'Use of Rich Linguistic Information to Translate Prepositions and Grammar Cases to Basque' izeneko lanak jaso dau saria, gaztelaniazko preposizinoak euskerara itzultzeko egindako aplikazino bati esker, Bartzelonan egin dan 13th Annual Meeting of the European Association for Machine Translation topaketan.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Informatika Fakultadeko Ixa taldeak egin dauen 'Use of Rich Linguistic Information to Translate Prepositions and Grammar Cases to Basque' izeneko lanak Europako 'Best Paper Award' sari ospetsua jaso dau Bartzelonan egin dan 13th Annual Meeting of the European Association for Machine Translation topaketan, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.

Aurten, topaketearen izena 'Itzulpena Europako hizkuntzen artean, batez be hiztun komunitate txikiak eta baliabide digital mugatuak dituen hizkuntzetarako' izan da, eta bertara munduko 24 herrialdetatik bialdu ziran artikuluen artean dago Ixa taldearena.

Taldeko kideak diran Eneko Agirrek, Aitziber Atutxak, Gorka Labakak, Mikel Lersundik, Aingeru Mayorrek eta Kepa Sarasolak jaso dabe 'Best Paper Award' saria. Ixa taldeak aplikazino informatiko barri bat aurkeztu eban gaztelaniazko preposizinoak euskerara itzultzeko. Aplikazio hori hainbat teknikaren konbinazinoan eta horreekaz lortutako emoitza bikainetan oinarrituta dago.

EHUko Informatika Fakultadeko Ixa taldearen helburu nagusia hizkuntza naturala teknologia barrietara egokitzea da. Taldea 31 informatikarik eta 14 hizkuntzalarik osotzen dabe. Orain arte, 20 bat doktorego tesi egin eta aldizkari eta biltzarretarako 200 bat artikulu argitaratu ditue eta, lan horreegaitik, sari ezagun ugari lortu ditue, tartean Manuel Laborde eta Toribio Etxeberria sariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu