Avignoneko Jaialdiak L’Alakran konpainiaren antzezlan bat aurkeztuko dau

Bizkaie! 2009-05-21 18:45   Kulturea

Avignoneko Antzerki Jaialdia Frantziako lehenengoa da (1947an egin zan lehenengo aldiz) eta Europa mailan ospe handiena dauena da. Gerra ondoren sortua, ohiko jaialdi batzuen errepertorio klasikotik aldenduz, Avignon beti nabarmendu izan da aurkezten diran proiektu barritzaileakaitik.

Avignoneko Antzerki Jaialdiak aurtengo egitaraura batu ditu L’Alakran konpainiaren ‘Kaïros, sisífos y zombis’ antzezlan euskal-suitzarra eta Comédie de Genéve, BAD Bilboko Antzerkia eta Dantza Jaialdiaren laguntzinoagaz, azken edizinoan estreinautakoa.

Avignoneko Antzerki Jaialdia Frantziako lehenengoa da (1947an egin zan lehenengo aldiz) eta Europa mailan ospe handiena dauena da. Gerra ondoren sortua, ohiko jaialdi batzuen errepertorio klasikotik aldenduz, Avignon beti nabarmendu izan da aurkezten diran proiektu barritzaileakaitik. Urteak pasa ahala, eskaintza kulturala be zabaldu egin da eta musikea, jantzea eta zinea be jasoten dira uri osoan zehar jaialdiari eskaintzen jakozan hainbat eszenatokitan. Gaur egun mundu osotik joandako 100.000 ikusle baino gehiagoren aurrean berrogei ikuskizun inguru eskaintzen ditu garagarrilean zehar.

‘Kaïros, sisífos y zombis’ L’Alakran konpainiaren azken antzezlana da, orain hamabi urte sortua Ginebran Oskar Gomez Mata zuzendari irundarraren eskutik. Obreak gizakiaren bizitzan denporeak dauen eraginaren zentzuaren inguruan eta eternidadearen (testuaren egileen arabera, betiko bizi izango bagina bezela jokatzen dogu gizakiok) eta heriotzea ebitau ezinezko ziurtasunak eragiten deuskun bildurraren arteko hausnarketea dakar. Danetara, Avignongo jaialdian obra honen bost antzezpen egingo dira, garagarrilaren 14 eta 16ra bitartean guztiak.

BAD, Bilboko Antzerkia eta Dantza Garaikidearen Jaialdia uribilduko eskaintza kulturalean ekarpen garrantzitsua bihurtu da hamar edizinoetan zehar eta gainera abanguardiako arte eszenikoetako profesionalen topagune bihurtu da. Azken urteetan, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Jaialdi honek, 8.000 ikusleren parte hartzea izan dau. Hrlburuak bi dira: sortzaileei zeozelako euskarri bat eskaintzea eta publiko barria erakartea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu