EHUko antzerki taldeak Buero Antzerki Gaztea sariaren fase autonomikoa irabazi dau

Bizkaie! 2009-05-21 11:01   Kulturea

Gabriel Celayaren '¿Por que las bicicletas no tienen rabo?' antzezlanagaz irabazi dau saria. Lehiaketea antzerki gaztearen arloko garrantzitsuenetarikoa da. Espainiako Kultura eta Hezkuntza ministerioek eta Coca Cola Fundazinoak emoten ditue sariak eta ekimena kultur-guneetako eta ikastetxeetako 14 eta 21 urteko ikasle taldeei zuzenduta dago.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) antzerki taldeak Buero Antzerki Gaztea sariaren fase autonomikoa irabazi dau Gabriel Celayaren '¿Por que las bicicletas no tienen rabo?' antzezlanagaz. Lehiaketa hori antzerki gaztearen arloko garrantzitsuenetarikoa da. Espainiako Kultura eta Hezkuntza ministerioek eta Coca Cola Fundazinoak emoten ditue sariak eta ekimena kultur-guneetako eta ikastetxeetako 14 eta 21 urteko ikasle taldeei zuzenduta dago.

EHUtik jakinarazo dabenez, Carlos Panerak zuzentzen dauen EHUko antzerki taldea kultur-guneen kategorian nagusitu da, eta saria Gabriel Celayaren '¿Por que las bicicletas no tienen rabo?' lanaren lehenengo antzezpen publikoa egin baino lehenago jaso dau. Ekitaldian parte hartu dabe epaimahai nagusiko ordezkari Carlos Sanchezek eta EHUko Bizkaiko campuseko erretoreorde Carmelo Garitaonandiak. Azken fasearen irabazleak Madrilen iragarriko dira garagarrilean.

Antzerki taldea EHUko Bizkaiko campusak eskaintzen dituan kultur tailerretako bat da, eta 1990eko hamarkadatik Maskarada taldeko zuzendaria dan Carlos Panerak zuzentzen dau. Taldeak Euskal Herriko antzoki askotan taularatu ditu lanak, baita Alemania, Austria, Girona eta Cadizeko jaialdietan be. 2002an antzerki taldeak Ercilla saria jaso eban egindako lanagaitik.

Irakaspenak ikasturte bitan banatzen dira: lehenengo urtea, hasierakoa, Arriaga Antzokian egiten da eta bigarrena Bilboko Industria Injinerutza Teknikoko Unibersidade Eskolan da eta lan bat taularatzea da helburua. Unibersidadeko hamar ikaslek parte hartzen dabe '¿Por que las bicicletas no tienen rabo?' lanean. Gabriel Celayaren komedia hori ez da antzeztu 1980ko hamarkaditik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu