Maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai Ibilaldiaren inguruko IbilArte erakusketea

Bizkaie! 2009-05-18 12:04   Kulturea

Galdakaon ospatuko dan Ibilaldia 09gaz batera, eta azken urteotako konpromisoagaz jarraituz, IbilArte Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketea be ailegau da. IbilArtek estilo eta teknika desbardinetako euskal artisten lanak batuko ditu maiatzaren 18tik 28ra bitartean Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegiaren erakusketa aretoan, Bilbon.

Galdakaon ospatuko dan Ibilaldia 09gaz batera, eta azken urteotako konpromisoagaz jarraituz, IbilArte Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketea be ailegau da. IbilArtek estilo eta teknika desbardinetako euskal artisten lanak batuko ditu maiatzaren 18tik 28ra bitartean Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegiaren erakusketa aretoan, Bilbon.

Inaugurazino ekitaldia gaur, maiatzak 18, izango da, 19:00etan, erakusketa aretoan bertan, eta han egongo dira Mari Jose Arriandiaga Galdakaoko Eguzkibegi ikastolako presidentea; Juan Carlos Gomez Bizkaiko Ikastolen Elkarteko presidentea; eta Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadua.

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak eta Galdakaoko Eguzkibegi ikastoleak (Ibilaldia 09aren antolatzaileak) egungo euskal artisten lanak, hainbat euskarritan egindakoak, batu gura izan ditue gizarteagaz daukien lotura zuzena erakusteko.

Lan guztien lokarri ideia bakarra da: 'euskal gizarteari euskerea eta euskal kulturea bultzatzeko nahia sortarazotea, ikastolearen espirituagaz bat eginez, ikastoletan sinisten dogulako eta etorkizuneko artistak euskeraz hezi eta hazi daitezan gura dogulako', zehaztu dabe antolatzaileek.

Andoni Euba, Iñaki Garcia Ergüin, Ismene Costilla, Javier Riaño, Jesus Mari Lazkano, Carmen Olabarri eta beste hainbat artistek parte hartuko dabe. Erakusketearen obra guztiak eta azalpenak 'IbilArte 09' deituriko katalogoan batu ditue eta erakusketan bertan lortu ahal izango da.

Proiektuaren bigarren atal batean, IbilArte Marrazki Lehiaketea be antolatu dau Ibilaldiak, ume eta gazteak protagonista izan daitezan eta euren artelanak erakusteko aukerea izan dagien. Epaimahaiak, honezkero, erabagi ditu saridunak eta banaketa-ekitaldia maiatzaren 22n egingo da Galdakaoko Musika Eskolan, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu